18 Hiltzeko moduko zurezko tresna jaurtiz norbait jo eta hiltzen duena, hilketa-errudun da: heriotzara emango dute.
19 Hildakoa mendekatzeko eskubidea duenak, hiltzailea aurkitu bezain laster emango du heriotzara.
20 «Gorrotoz bultza eginez edo asmo txarrez zerbait jaurtiz
21 edota amorraturik ukabilez joz, norbait hiltzen duena, heriotzara emango dute: hiltzaile da. Hildakoa mendekatzeko eskubidea duenak, hiltzailea aurkitu bezain laster emango du heriotzara.
22 «Baina gerta daiteke ustekabean eta amorrurik gabe bultza egin nahiz asmo txarrik gabe zerbait jaurti izatea;
23 edota norbaitek hiltzeko moduko harria bota eta ikusi ez duen beste norbaiten gainera eroriz hil izatea, nahiz eta elkarren etsai ez izan eta kalte egiteko asmorik ez eduki.
24 Halako kasuetan, inguruabar horiek kontuan harturik, elkarteak erabakiko du hiltzailearen eta mendeku-eskubidea duenaren arteko auzia.