2 «Agindu israeldarrei jabetzan hartuko duten ondaretik lebitarrei zenbait hiri emateko, inguruko lurrekin batera, haietan bizi daitezen.
3 Hiriak berak bizitzeko izango dituzte, eta herri-lurrak azienda eta abereentzat.
4 Lebitarrei eman beharreko herri-lurrak harresietatik kilometro bateko erradioan hedatuko dira,
5 hau da, mila metro neurtuko dituzte ekialde zein mendebaldera, hegoalde zein iparraldera, hiria erdian geldituko delarik. Horiek izango dira herri-lurrak.
6 Lebitarrei emango dizkiete sei babes-hiriak, hau da, hiltzailearen ihesleku izateko ezarriko dituztenak; horiez gain beste berrogeita bi hiri emango dizkiete;
7 berrogeita zortzi hiri, beraz, guztira, bakoitza bere herri-lurrekin.
8 Israeldarren ondaretik lebitarrei hiriak ematerakoan, leinu bakoitzak egokitu zaion ondare-zatiaren arabera emango dizkie: ondare handiagoa jaso duenak hiri gehiago, txikiagoa jaso duenak gutxiago».