29 «Hori guztia lege izango duzue belaunez belaun, biziko zareten edonon.
30 «Hilketarik denean, zenbait lekukoren aitorpenaz bakarrik eman ahal izango da hiltzailea heriotzara. Lekuko bakarra ez da aski inori heriotza-zigorra emateko.
31 Heriotza-zigorra merezi duen hiltzailearen bizia ezin izango da ordaindu diruaren truke; heriotzara emango dute.
32 Ez diozue dirurik onartuko babes-hiriren batean babestu denari ere, apaiz nagusia hil baino lehen bere lur-ondarera itzultzeko baimenaren truke.
33 «Ez profanatu zaudeten lurraldea. Hilketak profanatu egiten du lurraldea, eta isuritako odoletik lurraldea garbi gelditzeko bide bakarra hiltzailearen odola da, heriotza-zigorra alegia.
34 «Ez kutsatu bizi zareteneko lurraldea, neu ere bertan bizi bainaiz; izan ere, ni, Jauna, israeldarren artean bizi naiz».