19 Gauza guztiz sakratuetara hurbiltzean bizia galtzeko arriskua dutenez gero, egizue honela, hil ez daitezen: Aaron eta beronen semeak bertan egongo dira bakoitzari zein den bere egitekoa eta zer eraman behar duen esateko.
20 Ez dezatela gauza sakraturik ikus, ezta begirada bizkor batez ere, hil nahi ez badute».
21 Honela mintzatu zitzaion Jauna Moisesi:
22 «Egizu Gerxonen ondorengoen izen-bilketa ere, senitarteka eta familiaka.
23 Erroldatu hogeita hamar urtetik berrogeita hamar artekoak, elkarketa-etxolako zerbitzua bete dezaten.
24 Hau izango da gerxondarren egitekoa eta eraman behar dutena:
25 egoitzako zapiak, elkarketa-etxola, honen gaineko larru finezko estaldura, elkarketa-etxolaren sarrerako oihala,