21 Honela mintzatu zitzaion Jauna Moisesi:
22 «Egizu Gerxonen ondorengoen izen-bilketa ere, senitarteka eta familiaka.
23 Erroldatu hogeita hamar urtetik berrogeita hamar artekoak, elkarketa-etxolako zerbitzua bete dezaten.
24 Hau izango da gerxondarren egitekoa eta eraman behar dutena:
25 egoitzako zapiak, elkarketa-etxola, honen gaineko larru finezko estaldura, elkarketa-etxolaren sarrerako oihala,
26 atariko oihalak, egoitza eta aldarea inguratzen dituen atariaren sarrerako oihala, sokak eta gainerako osagaiak; hori guztia da gerxondarren egitekoa.
27 Aaron eta beronen semeen agindura beteko dute gerxondarrek beren egitekoa, bai beren zerbitzuari, bai eraman behar dituzten gauzei dagokienez.