4 «Kehaten ondorengoen egitekoa elkarketa-etxolan gauza sakratuenez arduratzea da.
5 Abiatzeko orduan kanpamendua jasotzean, Aaronek eta beronen semeek etxola bitan banatzen duen errezela kendu eta hartaz itun-kutxa estaliko dute.
6 Larru finezko estalduraz bilduko dute eta gainean purpura morezko beste oihal bat zabalduko, eta hagak ezarriko dizkiote kutxari.
7 Purpura morezko oihala zabalduko dute eskainiriko ogien mahai gainean ere, eta bertan isur-oparietarako azpilak, erretiluak, katiluak eta pitxerrak ipiniko dituzte; eskainiriko ogia etengabe egongo da mahai gainean.
8 Horren guztiaren gainean purpura gorriminezko oihala zabaldu eta larru finezko estalduraz bilduko dute, eta hagak ezarriko dizkiote mahaiari.
9 Gero, purpura morezko oihala hartu eta argimutila, kriseiluak, su-hatzak, errautsontziak eta olioarekin erabiltzen diren ontzi guztiak estaliko dituzte.
10 Larru finezko estalduraz bilduko dute argimutila tresna guztiekin batera eta anda gainean ezarriko.