7 Purpura morezko oihala zabalduko dute eskainiriko ogien mahai gainean ere, eta bertan isur-oparietarako azpilak, erretiluak, katiluak eta pitxerrak ipiniko dituzte; eskainiriko ogia etengabe egongo da mahai gainean.
8 Horren guztiaren gainean purpura gorriminezko oihala zabaldu eta larru finezko estalduraz bilduko dute, eta hagak ezarriko dizkiote mahaiari.
9 Gero, purpura morezko oihala hartu eta argimutila, kriseiluak, su-hatzak, errautsontziak eta olioarekin erabiltzen diren ontzi guztiak estaliko dituzte.
10 Larru finezko estalduraz bilduko dute argimutila tresna guztiekin batera eta anda gainean ezarriko.
11 «Urrezko aldare gainean ere purpura morezko oihala zabalduko dute, larru finezko estalduraz bildu eta hagak ezarriko dizkiote;
12 gero, santutegiko liturgi zerbitzurako erabiltzen diren tresnak hartu eta purpura morezko oihalean ipiniko dituzte, larru finezko estalduraz bildu eta anda gainean ezarriko.
13 Aldareko errautsak garbitu eta purpura gorrizko oihala zabalduko dute gainean.