1 Honela mintzatu zitzaion Jauna Moisesi:
2 «Agindu israeldarrei edonolako lege-kutsadura dutenak —legena edo sexu-jarioa dutela edo gorpu bat ukitu dutela— kanpalekutik urruti botatzeko.
3 Gizonezko nahiz emakumezko, bota ditzatela kanpalekutik. Horrela ez dute kanpalekua kutsatuko, han bizi bainaiz ni beraien artean».
4 Hala egin zuten israeldarrek: kanpalekutik urruti bota zituzten, Jaunak Moisesi agindua betez.
5 Honela mintzatu zitzaion Jauna Moisesi:
6 «Esan israeldarrei: Gizonezko nahiz emakumezko batek beste norbaiti kalte egin eta Jainkoarekiko desleial jokatzen badu, errudun bihurtzen da.
7 Bere errua aitortuko du, eta kaltearen ordaina eta bosteko bat gehiago emango dio kalte egin dionari.