25 Baina aurretik, senarrak bere susmo txarragatik ekarritako oparia emakumearen eskuetatik hartu, Jaunaren aurrean aurkeztu eta aldare gainean ezarriko du.
26 Oparitik irin-eskutada hartuko du oroigarri gisa eta aldare gainean erreko. Ondoren, ura edanaraziko dio emakumeari.
27 Ura edatean, hau gertatuko da: emakumea senarrari desleial izan eta kutsaturik gelditu bada, madarikazio-ura bere barrura sartu eta garratz bihurtuko zaio, sabela haizatu eta agor geratuko da; emakume hori madarikazio-adibide izango da herritarrentzat.
28 Alderantziz, emakumea kutsatua ez, baizik eta garbi badago, ez zaio gaitzik gertatuko eta izango du seme-alabarik.
29 «Hau da adulterio-susmoaren legea, senarraren eskumende egonik, emaztea desleial izan eta desohoratzen denerako,
30 edota senarrak emazteaz susmo txarra duenerako: Jaunaren aurrean aurkeztuko du emaztea, eta apaizak lege honen arabera jokatuko du.
31 Senarrari ez zaio errurik egotziko, eta emazte errudunak bere hobenaren ondorenak jasan beharko ditu».