8 Kaltetua hila bada eta ordaina jasotzeko ahaide hurbilekorik ez badu, kalte-ordaina Jaunari emango zaio apaizaren bidez, errudunaren bekatuaren barkamen-ohikunea egiteko erabiliko den ahariaz gain.
9 «Israeldarrek Jaunari eskainiko dizkioten opari sakratuak apaizarentzat izango dira.
10 Apaizari eramaten zaizkion opari sakratuak apaizarentzat dira».
11 Honela mintzatu zitzaion Jauna Moisesi:
12 «Esan israeldarrei: Eman dezagun emakume bat bere senarrarekiko desleial izan dela.
13 Senarraren ezjakinean beste gizon batekin sexu-harremanak izan ditu eta kutsaturik gelditu da; baina ez dago lekukorik, ez du inork horretan harrapatu.
14 Hala ere, senarrak susmo txarra hartu dio emazteari, hau egiaz errudun delarik. Baina gerta daiteke emaztea errugabea izanik ere senarrak susmo txarra hartzea.