16 Honela gertatzen zen beti: egunez lainoak estaltzen zuen egoitza eta gauez su-itxura hartzen zuen.
17 Lainoa etxolaren gainetik aldentzen zenean, israeldarrak abiatu egiten ziren; lainoa gelditzen zenean, berriz, etxolatu.
18 Jaunaren agindura abiatzen ziren israeldarrak eta haren agindura etxolatzen. Lainoa egoitzaren gainean gelditua zegoen bitarte guztian, etxolatuak egoten ziren.
19 Lainoa egoitzaren gainean luzaro gelditzen bazen ere, israeldarrak, Jaunaren aginduari lotuz, ez ziren abiatzen.
20 Lainoa egun gutxitan gelditzen bazen egoitzaren gainean, Jaunaren agindura etxolatzen ziren eta haren agindura abiatzen.
21 Batzuetan, arratsaldetik goiza arte bakarrik gelditzen zen, nahiz egun batez, nahiz gau batez; orduan, lainoa aldendu orduko, abiatu egiten ziren.
22 Egoitzaren gainean egun bi, hilabete edo urtebete geldituz gero, israeldarrak geldi egoten ziren eta ez ziren abiatzen. Baina lainoa aldendu orduko, abiatu egiten ziren.