12 Ruben eta Gaden leinuetakoei eta Manasesen leinu erdikoei esan zien Josuek:
13 —Gogora ezazue Moisesek, Jaunaren zerbitzariak, agindu zizuena: «Jaunak, zeuen Jainkoak, atseden harrarazi dizue lurralde hau zuei emanez.
14 Zuen emazte, haur eta abereak Jordanez ekialdera, Moisesek eman dizuen lurraldean, geldituko dira. Zuek, ordea, eta zuen gerlariek, guda-lerrotan jarririk, gainerako herritarren aurretik igaroko duzue ibaia eta lagundu egingo diezue,
15 harik eta Jaunak, zuen Jainkoak, herritar guztiei, zuei bezala, atsedena harrarazi arte eta eman dien lurraldeaz haiek ere jabetu arte. Ondoren, hartuko duzue jabetzan Moisesek, Jaunaren zerbitzariak, Jordanez honaindira, ekialdera, eman zizuen lurraldea».
16 Haiek erantzun zioten Josueri:—Zuk agindutako guztia eginen dugu, eta nora gidatzen gaituzun hara joango gara.
17 Moisesi obeditu genion bezala obedituko dizugu zuri ere. Jauna, zure Jainkoa, zurekin izango da, Moisesekin izan zen bezala.
18 Norbait kontra jartzen bazaizu eta eman dizkiguzun aginduak betetzen ez baditu, hil egingo dugu. Zuk izan bihotz eta adore!