10 Eta begira, bada berrogeita bost urte Jaunak Moisesi hura esan ziola, Israel herria basamortuan barrena zebilela. Jaunak orain arte biziarazi nau, berak hitzeman bezala, eta baditut laurogeita bost urte.
11 Hala ere, Moisesek ikerketa egitera bidali ninduenean bezain indartsu nago oraindik ere; orduan adina kemen dut borrokatzeko eta edozein eginbeharretarako.
12 Emadazu, bada, Jaunak egun hartan hitzemandako mendialde hori. Zeuk ere orduan jakin zenuen Anak erraldoiaren ondorengoak bizi direla bertan eta hiri handi eta gotortuak dituztela. Jauna nirekin izatea espero dut eta horiek beren lurraldetik botatzea, Jaunak hitzeman bezala».
13 Josuek bedeinkatu egin zuen Jefuneren seme Kaleb eta Hebron eman zion ondare.
14 Horregatik, Hebron, Jefuneren seme Kaleb keniztarraren ondorengoena da gaurdaino, hau Jaunarekiko, Israelen Jainkoarekiko, leial izan zelako.
15 Antzina, Hebronen izena Kiriat-Arba zen (Anaken ondorengoetariko gizonik handiena izan zen Arba).Eta, gerrak bukaturik, herrialdea bakean gelditu zen.