Josue
Kapituluak 2:18-24
Elizen Arteko Biblia
18gu herrialde honetan sartzean, lotu hari gorrizko lokarri hau gu eraitsi gaituzuneko leihoan, eta bildu zeurekin etxean zeure gurasoak, senideak eta ahaide guztiak.
19Zuetariko norbait etxetik atera eta hiltzen badute, berarena izango da errua eta gu errugabe izanen gara. Baina, etxean egonik, norbaitek zuetakoren bat hiltzen badu, gurea izango da errua.
20Baina salatzen bagaituzu, aske geldituko gara eginarazi diguzun zinetik.
21Emakumeak erantzun zien:—Ongi. Hala bedi!Eta agur egin zien. Alde egin zutenean, emakumeak lokarri gorria lotu zuen leihoan.
22Bi gizonak mendira joan eta bertan gelditu ziren hiru egunez, pertsegitzaileak, alde guztietan bila ibili ondoren aurkitu ez zituztelarik, hirira itzuli ziren arte.
23Orduan, bi gizonek menditik jaitsi eta ibaia igaro zuten. Eta, Nunen seme Josuerengana itzulirik, gertatu zitzaien guztiaren berri eman zioten,
24esanez: «Benetan, gure eskuetan jarri du Jaunak lurralde osoa. Herrialde horretako jende guztia ikaraz dago gure aurrean».