Josue
Kapituluak 2:3-9
Elizen Arteko Biblia
3Orduan, mandatu hau bidali zion erregeak Rahabi:—Irtenarazi etxean sartu zaizkizun gizon horiek, gure lurraldea ikertzera etorri baitira.
4Emakumeak, ordea, gorde egin zituen gizonak, eta erantzun zien guardiei:—Bai, etorri zaizkit gizon horiek etxera, baina nik ez nekien nongoak ziren.
5Arratsean, hiriko atea itxi baino lehen, alde egin dute eta ez dakit nora joan diren. Haien ondoren berehala joaten bazarete, harrapatuko dituzue.
6Emakumeak, ordurako, etxe gainera eramanak eta bertan metaturik zituen liho-sorta artean ezkutatuak zituen gizonak.
7Guardiak Jordanerako bidera, igarolekuetara, joan ziren haien bila. Hiritik atera zirenean, itxi egin zuten atea.
8Israeldar haiek artean lotarako etzan gabe zeudela, Rahabek etxe gainera igo
9eta esan zien:—Badakit Jaunak lurralde hau eman dizuela. Hemen, hirian, izuturik gaude eta herrialdeko jende guztia ere ikaraz dago zuen aurrean,