Josue
Kapituluak 2:6-12
Elizen Arteko Biblia
6Emakumeak, ordurako, etxe gainera eramanak eta bertan metaturik zituen liho-sorta artean ezkutatuak zituen gizonak.
7Guardiak Jordanerako bidera, igarolekuetara, joan ziren haien bila. Hiritik atera zirenean, itxi egin zuten atea.
8Israeldar haiek artean lotarako etzan gabe zeudela, Rahabek etxe gainera igo
9eta esan zien:—Badakit Jaunak lurralde hau eman dizuela. Hemen, hirian, izuturik gaude eta herrialdeko jende guztia ere ikaraz dago zuen aurrean,
10jakin baitugu Jaunak lehortu egin zituela Itsaso Gorriko urak, zuek Egiptotik irtetean. Jakin dugu, orobat, nola suntsitu dituzuen Jordanez beste aldean amortarren bi erregeak, Sihon eta Og.
11Hori guztia jakitean, adoregabeturik, arnasa ere galduta gelditu gara zuen aurrean. Izan ere, Jauna, zuen Jainkoa, Jainko da goian zeruan eta behean lurrean.
12Nik leial jokatu dut zuekin. Zin egidazue Jaunarengatik, zuek ere leial jokatuko duzuela nire senitartearekin. Emadazue ezaugarri segurua,