Josue
Kapituluak 21:10-20
Elizen Arteko Biblia
10Lebiren seme Kehaten senitarteko ziren Aaronen ondorengoei atera zitzaizkien hiriak —beraiei egokitu baitzitzaien lehenbizi zortea—:
11Kiriat-Arba —hau da, Hebron— eta beraren herri-lurrak, Judako mendialdean (Arba Anaken aita zen);
12baina Hebron inguruko lautada eta herrixkak emanak zizkioten jabetzan Jefuneren seme Kalebi;
13-16eta babes-hiri zen Hebronekin eta beraren herri-lurrekin batera, Libna, Jatir, Extemoa, Holon, Debir, Axan, Juta eta Bet-Xemex. Juda eta Simeonen leinuen ondaretik, beraz, bederatzi hiri eta inguruko herri-lurrak eman zizkieten.
17-18Benjaminen leinuaren ondaretik, berriz, lau hiri —Gabaon, Geba, Anatot eta Almon— eta inguruko herri-lurrak eman zizkieten.
19Aaronen ondorengo apaizei, beraz, guztira hamahiru hiri eman zizkieten, eta beraien herri-lurrak.
20Kehaten ondorengo lebitarren gainerako senitarteei Efraimen leinuaren zenbait hiri atera zitzaien: