17-18 Benjaminen leinuaren ondaretik, berriz, lau hiri —Gabaon, Geba, Anatot eta Almon— eta inguruko herri-lurrak eman zizkieten.
19 Aaronen ondorengo apaizei, beraz, guztira hamahiru hiri eman zizkieten, eta beraien herri-lurrak.
20 Kehaten ondorengo lebitarren gainerako senitarteei Efraimen leinuaren zenbait hiri atera zitzaien:
21-22 babes-hiri zen Sikem, eta herri-lurrak, Efraimgo mendialdean, eta, gainera, Gezer, Kibtzaim eta Bet-Horon, eta beraien herri-lurrak; guztira lau hiri.
23-24 Danen leinuaren ondaretik, berriz, lau hiri —Elteke, Gibeton, Aialon eta Gat-Rimon— eta herri-lurrak.
25 Eta Manasesen leinu erdiaren ondaretik beste bi hiri —Taanak eta Ibleam— eta herri-lurrak.
26 Beraz, Kehaten ondorengoen gainerako senitarteei, guztira, hamar hiri eman zizkieten, herri-lur eta guzti.