33 Gerxonen ondorengo senitarteei, guztira, hamahiru hiri eman zizkieten, beraien herri-lur eta guzti.
34-35 Gainerako lebitarrei, hots, Merariren ondorengo senitarteei, lau hiri eman zizkieten Zabulonen leinuaren ondaretik: Jokneam, Karta, Rimon eta Nahalal, herri-lur eta guzti.
36-37 Rubenen leinuaren ondaretik, berriz, lau hiri Jordanez beste aldera, Jeriko parean: babes-hiri zen Betzer, Jahtza, Kedemot eta Mefaat, herri-lur eta guzti.
38-39 Gaden leinuaren ondaretik ere lau hiri —babes-hiri zen Ramot, Galaaden, Mahanaim, Hexbon eta Jazer— herri-lur eta guzti.
40 Merariren ondorengo senitarteei, guztira, hamabi hiri eman zizkieten.
41-42 Beraz, israeldarrek berrogeita zortzi hiri eman zizkieten beren jabetzatik lebitarrei, hiri bakoitza beronen herri-lur eta guzti.
43 Horrela eman zion Jaunak Israel herriari beraren arbasoei zin eginez agindutako lurralde osoa. Israeldarrak beraren jabe egin ziren eta bertan jarri bizitzen.