Josue
Kapituluak 21:36-37-45
Elizen Arteko Biblia
36-37Rubenen leinuaren ondaretik, berriz, lau hiri Jordanez beste aldera, Jeriko parean: babes-hiri zen Betzer, Jahtza, Kedemot eta Mefaat, herri-lur eta guzti.
38-39Gaden leinuaren ondaretik ere lau hiri —babes-hiri zen Ramot, Galaaden, Mahanaim, Hexbon eta Jazer— herri-lur eta guzti.
40Merariren ondorengo senitarteei, guztira, hamabi hiri eman zizkieten.
41-42Beraz, israeldarrek berrogeita zortzi hiri eman zizkieten beren jabetzatik lebitarrei, hiri bakoitza beronen herri-lur eta guzti.
43Horrela eman zion Jaunak Israel herriari beraren arbasoei zin eginez agindutako lurralde osoa. Israeldarrak beraren jabe egin ziren eta bertan jarri bizitzen.
44Jaunak lasaitasuna eman zien beren lur-muga osoan, beraien arbasoei zin egin bezala. Etsaietako batek ere ezin izan zien aurre egin, Jaunak eskura eman baitzizkien guztiak.
45Jaunak israeldarrei egindako promes eder haietarik batek ere ez zuen huts egin, denak bete ziren.