Josue
Kapituluak 21:4-10
Elizen Arteko Biblia
4Zotz egin eta Kehaten senitarteei egokitu zitzaien lehenengo. Aaron apaizaren ondorengo lebitarrei Juda, Simeon eta Benjaminen leinuen hamahiru hiri atera zitzaizkien;
5Kehaten ondorengoen gainerako senitarteei, berriz, Efraim eta Danen leinuen eta Manasesen leinu erdiaren hamar hiri;
6Gerxonen ondorengoen senitarteei Isakar, Axer eta Neftaliren leinuen eta Baxango Manasesen beste leinu erdiaren hamahiru hiri,
7eta Merariren ondorengoen senitarteei Ruben, Gad eta Zabulonen leinuen hamabi hiri.
8Jaunak Moisesen bitartez agindu bezala, israeldarrek zotz eginez izendatu zizkieten lebitarrei hiriak, herri-lur eta guzti.
9Hona hemen, Juda eta Simeonen leinuen ondaretik
10Lebiren seme Kehaten senitarteko ziren Aaronen ondorengoei atera zitzaizkien hiriak —beraiei egokitu baitzitzaien lehenbizi zortea—: