1 Josuek Ruben eta Gaden leinuetakoei eta Manasesen leinu erdikoei dei egin
2 eta esan zien: «Bete duzue Moisesek, Jaunaren zerbitzariak, agindu zizuen guztia eta egin duzue nire esana agindu dizuedan gauza guztietan.
3 Urte luze hauetan ez dituzue zeuen herritarrak bakarrik utzi, Jaunaren, zeuen Jainkoaren, agindua arretaz betez.
4 Orain, Jaunak, zuen Jainkoak, berak hitzeman bezala, zuen herritarrei atsedena eman dielarik, joan zaitezkete zeuen etxera, Moisesek, Jaunaren zerbitzariak, Jordanen ekialdean jabetzan eman zizuen herrialdera.