Josue
Kapituluak 22:1-5
Elizen Arteko Biblia
1Josuek Ruben eta Gaden leinuetakoei eta Manasesen leinu erdikoei dei egin
2eta esan zien: «Bete duzue Moisesek, Jaunaren zerbitzariak, agindu zizuen guztia eta egin duzue nire esana agindu dizuedan gauza guztietan.
3Urte luze hauetan ez dituzue zeuen herritarrak bakarrik utzi, Jaunaren, zeuen Jainkoaren, agindua arretaz betez.
4Orain, Jaunak, zuen Jainkoak, berak hitzeman bezala, zuen herritarrei atsedena eman dielarik, joan zaitezkete zeuen etxera, Moisesek, Jaunaren zerbitzariak, Jordanen ekialdean jabetzan eman zizuen herrialdera.
5Baina saia zaitezte Moisesek —Jaunaren, zeuen Jainkoaren, zerbitzariak— emandako aginduak eta legea sutsu betetzen: maita ezazue Jauna, zeuen Jainkoa, ibili berak erakutsitako bidean, bete aginduak, bizi berari atxikiak eta zerbitza ezazue bihotz-bihotzez eta gogo osoz».