1 Josuek Israelgo leinu guztiak bildu zituen Sikemen. Dei egin zien Israelgo arduradunei, buruzagiei, epaileei eta funtzionarioei ere, eta Jaunaren aurrera agertu ziren.
2 Josuek esan zion herri osoari:—Hau dio Jaunak, Israelen Jainkoak: «Zuen arbasoak, Terah eta beronen seme Abraham eta Nahor, Eufrates ibaiaren beste aldean bizi ziren antzina, eta beste jainko batzuk gurtzen zituzten.
3 Eufrates ibaiaz beste aldetik hartu eta Kanaan lurraldean barrena ibilarazi nuen zuen aita Abraham. Semea eman nion, Isaak, eta ondorengotza ugaldu.
4 Isaaki bi seme eman nizkion: Jakob eta Esau. Esauri Seir mendialdea eman nion jabetzan; Jakob eta beronen semeak, berriz, Egiptora jaitsi ziren.
5 Gerora, Moises eta Aaron bidali nituen, Egipto zigortu nuen neure ekintzaz, eta zuek handik irtenarazi.
6 Zuen arbasoak Egiptotik irten eta itsasoraino heldu ziren. Egiptoarrek pertsegitu egin zituzten Itsaso Gorriraino, beren guda-gurdi eta zaldiekin.