12 Ruben eta Gaden leinuetakoak eta Manasesen leinu erdikoak gainerako israeldarren aurretik joan ziren, guda-lerrotan jarririk, Moisesek agindua zien bezala.
13 Berrogei mila gudari armatu igaro ziren Jaunaren aurretik, gudurako prest, Jerikoko lautadarantz.
14 Egun hartan, Jaunak goratu egin zuen Josue israeldar guztien aurrean eta begirune izan zioten denek, lehen Moisesi bizitza osoan begirune izana zioten bezala.
15 Jaunak esan zion, orduan, Josueri:
16 «Agindu itun-agiria daukan kutxa daramaten apaizei Jordandik ateratzeko».
17 Hala egin zuen Josuek.
18 Jaunaren itun-kutxa zeramaten apaizen oinek ibaiertza ukitu bezain laster, Jordango urak beren tokira itzuli eta, lehen bezala, ibai betean joan ziren.