1 Jaunak esan zion Josueri: «Ez izan beldurrik, ez kikildu! Hartu zeure gudaroste osoa eta zoaz Ai hiriari erasotzera. Eskura ematen dizkizut Aiko erregea, beronen jendea, hiria eta lurraldea.
2 Egin Ai hiriari eta bertako erregeari, Jerikori eta bertako erregeari egin zeniena. Oraingoan har ditzakezue hiriko ondasunak eta abereak guda-harrapakintzat. Ipini zelatariak hiriaren atzealdean».
3 Josue, bere gudaroste osoarekin Ai hiriari erasotzeko prestatu zen. Hogeita hamar mila gudari aukeratu eta gauez bidali zituen,
4 agindu honekin: «Jar zaitezte zelatan hiriaren atzealdean; ez urrutiratu gehiegi hiritik eta egon erne.