11 (Çuen arbasoen Jainco Jaunac oraino berha beça çuen nombrea asco milaca, eta benedica betzaitzate erran duen beçala.)
12 Ez naiz bakarric gai jasaiteco çuen eguitecoac, carga eta makurrac.
13 Indatzue çuetaric guiçon çuhurrac eta jaquinac, ceinen bicitzea frogatua içan baita çuen leinuetan, eçar detzatzuençat çuen buruco.
14 Orduan ihardetsi darotaçue: Ona da çuc eguin nahi duçuna.
15 Eta çuen leinuetaric hartu ditut guiçon çuhurrac eta ikusiac, eta eçarri ditut çuen aitzindari, mila guiçonen, ehunen, berrogoi eta hamarren, eta hamarren buruco, çuen arguitzeco gauça bakotcharen gainean.
16 Eta huneletan manu eman diotet: Ençun çatzue hauquiec, eta çucen dena erabaqui çaçue, haina içan dadien herritarra edo arrotza.
17 Ez da ikustateric behar batetic bercera, ttipia hala ençunen duçue nola handia; etzarete beguiratuco nor nor den, ceren Jaunaren erabaquia doha. Cerbait gaitzic ikusten baduçue, ekar çaçue ene gana, eta ençunen dut nic.