1 Eta orai, Israel, ençun çatzu nic irakasten darozquitzutan manamendu eta erabaquiac, hauquiec bethez bici çaitecençat, eta sarthuric goça deçaçunçat çuen aiten Jainco Jaunac ematera dohaquiçuen lurra.
2 Ez duçue berhatuco nic erraten darotzuetan hitzari, eta ez dioçue kenduco: beguira çatzue çuen Jainco Jaunaren manamendu nic ematen darozquitzuetanac.
3 Ikusi dituzte çuen beguiec Jaunac eguin dituen guciac Beelphegorren contra, nola çuen erditic xahutu dituen haren adoratzaileac oro.
4 Bainan çuec, çuen Jainco Jaunari iratchiquiac çaudeztenac, guciac egungo eguna arteo bici çarete.
5 Badaquiçue manamenduac eta erabaquiac çuei irakatsi darozquitzuetala, ene Jainco Jaunac niri manatu beçala: hola betheco ditutzue goçatzera çohazten lurrean.
6 Eta beguiratuco eta eguitatez betheco ditutzue. Hau da ecen çuen çuhurcia eta adimendua populuen aitzinean, non ençunic legue hauquiec oro, erranen baitute: Horra populu bat çuhurra eta adimendutacoa, jendaqui bat handia.
7 Ez da berce jendaia bat hain handia, ceinac baitituque jaincoac hurbilcen çaizcoenac, gure Jaincoa gure othoitz gucietan lekuco den beçala.
8 Ecen non da berce jendaia bat hain ederretsia, non baitituzque ceremonia, erabaqui çucen eta legue bat osoa, nic egun çuen beguien aitzinean eçarrico dudana beçalacoa?
9 Arduratsuqui beguira çatzu beraz çure burua eta çure arima. Ez ahanz çure beguiec ikusi içan dituzten gauçac, eta ez beitez gal çure gogotic çure bicitzeco egun orotan. Irakatsiren diozcatzute çure seme eta ilobasoei,
10 Çure Jainco Jaunaren aitzinean Horeben jarri cinen egunetic, Jauna niri minçatu içan cenean, cioelaric: Populua ene aitzinera bilaraz çaçu, oroc ençun detzaten ene hitzac lurraren gainean bici diren gucico ikas deçaten ene beldur içaten, eta beren semeei ere irakats diotzotençat.
11 Eta mendia sutan çagoelaric ceruetaraino, hurbildu cineten haren oinetara: eta han ciren ilhumbeac, hedoiac eta gobela.
12 Eta suaren erditic minçatu citzaitzuen Jauna. Aditu içan cinuten haren solasetaco minçoa, eta molduraric batere ikusi etzinuten.
13 Eta erakutsi çarotzueten beguiratzeco manatu çarotzuen batasuna, eta hamar manamenduac ere, har-laucetan iscribatu içan cituenac.
14 Eta orduan manatu çarotan irakats netzatzuen ceremonia eta erabaquiac beguiratu beharco cinituztenac goçatzera çohazten lurrean.
15 Arduratsuqui çain çatzue beraz çuen arimac. Ez duçue iduriqueriaric batere ikusi içan, Horeben suaren erditic Jauna çuei minçatu cen egunean:
16 Beldurrez-eta liluraqueriaz çuençat eguin cineçaten guiça edo ema iduri edo itchura cerbait,
17 Edo lurraren gainean diren edocein abereena, edo ceru-pean hegaldatzen diren hegastinena,
18 Edo lurrean herrestatzen diren cierpeena, edo luphean uretan egoten diren arrainena:
19 Eta beldurrez, beguiac cerurat alchatu-eta, ikus cinetzaten iguzquia, ilharguia eta ceruco içarrac oro, eta enganioac liluraturic hequiec adora cinetzaten, eta gur eguin cineçoten Jaunac ceru-pean diren jendaqui guciençat eguin içan dituen arguiçaguiei.
20 Bada çuec Jaunac hartu çaituzte eta atheratu Eguiptoco burdinazco suteguitic, içatea gatic bere primançaco populu bat, egungo egunean den beçala.
21 Eta Jauna ene contra samurtu da çuen erasien gatic, eta cin eguin du ez dudala Jordaneco ura iraganen, eta ez naicela sarthuco çuei ematera dihoaquiçuen lur guciz onean.
22 Huna bada hilcen naicela toqui huntan eta ez dudala iraganen Jordanea; çuec iraganen duçue, eta goçatuco çarete lur eder hartaz.
23 Israel, berautzu behinere ahanz çure Jainco Jaunac çurequin eguin duen batasuna: berautzu eguin Jaunac eguitetic debecatu darozquitzun hequien itchura bernuçaturic;
24 Ceren çure Jainco Jauna su erregarri bat, Jainco bekaizcor bat baita.
25 Semez eta ilobasoz aitatzen baçarete, eta lur hartan egoten, eta çoraturic eguiten baduçue itchura cerbait, gaizquia çuen Jainco Jaunaren aitzinean eguinez, hura hasarrera jauçarazteco;
26 Cerua eta lurra egun lekuco galdeguiten ditut, laster xahutuac içanen çaretela, Jordanea iraganic goçatzera çohazten lurretic; etzarete han lucez egonen, bainan eceztatuco çaituztete Jaunac,
27 Eta barraiatuco jendaia gucietara, eta gutiac gueldituco çarete jendaien artean, ceinetara eramanen baitzaituzte Jaunac.
28 Eta han cerbitzatuco ditutzue jaincoac guiçonen escuz eguinac çurez eta harriz, ikusten ez dutenac, aditzen ez dutenac, jaten ez dutenac, usnatzen ez dutenac.
29 Eta han çuen Jainco Jauna bilhatzen duçuenean, aurkituren duçue, baldin hargatic bilhatzen baduçue çuen bihotz oroz eta çuen arimaco atsecabe guciz.
30 Aitzinetic erranac çaizquitzuen guciec atzeman çaituzteten ondoan, noizbait bihurtuco çarete çuen Jainco Jauna ganat, eta ençunen duçue haren boça,
31 Ceren çuen Jainco Jauna, Jainco urricalmendutsu bat baita: etzaituztete utzico, ez-eta alde bat xahutuco, ez-etare ez du ahancico çuen aitequin cin eguinicaco batasuna.
32 Galde eguiçu beihalaco egunez, çure aitzinean içatu direnez, Jaincoac lurraren gainean guiçona eguin içan çuenetic, heian ceruaren buru batetic berceraino horrelacoric nihoiz eguin içan den, edo egundaino ikusi,
33 Populu batec aditzeco suaren erditic minçatzen den Jaincoaren minçoa, çuec aditu duçuen beçala, eta bici çarete oraino;
34 Heian Jaincoac eguin içan duen sarthu dela eta beretzat hartu duela jendaqui bat jendaien erditic frogapenez, seinalez eta sendagailaz, guduz, escu hazcarrez eta beso çabalez, eta icigarrico aguerpenez, çuençat çuen Jainco Jaunac Eguipton eguin içan duen beçala, çuen beguien aitzinean;
35 Jaquin deçaçuençat Jauna bera dela Jaincoa, eta hartaz berceric ez dela.
36 Cerutic adiaraci darotzuete bere minçoa, çuen arguitzeco, eta lurraren gainean erakutsi darotzuete bere su guciz handia, eta haren hitzac aditu ditutzue suaren erditic,
37 Ceren çuen aitac maithatu baititu, eta hequien ondotic hautatu duen hequien ondoregoa. Eta Eguiptotic atheratu çaituztete çuen aitzinean cihoalaric bere indar handian,
38 Çuen sarpenean xahu cetzançat jendaia guciz handiac eta çuec baino azcarragoac; eta sarraraz cetzaztençat, eta goçatzera eman cetzaçuen hequien lurra, egungo egunean ikusten duçuen beçala.
39 Jaquin çaçue beraz egun eta gogoan har çaçue Jauna bera dela Jaincoa ceru gainean eta lur beherean, eta berceric ez dela.
40 Beguira çatzue beraz orai nic ematen darozquitzuetan haren manu eta manamenduac, ongui guertha daquiçuen çuei, eta çuen semeei çuen ondotic, eta lucez egon çaitezten çuen Jainco Jaunac eman gogo darotzueten lurrean.
41 Orduan Moisec bereci cituen Jordanez haindian hirur hiri iguzqui-haice alderat,
42 Hequietarat itzur cedinçat bere lagunari ustecabeco heriotzea eman cioqueena, hura bere etsai içatu gabetaric ez egun bat ez eta bi egun lehenago, eta hiri hequietaric batera ihes eguin ahal ceçançat.
43 Hiri hequiec ciren Bosor mortucoa, ceina baita Errubenen leinuco lur ordoquian; Erramoth Galaadecoa, ceina baita Gaden leinuan; eta Golan Basangoa, ceina baita Manaseren leinuan.
44 Hori da leguea Moisec Israelgo semeen aitzinean ekarri çuena,
45 Eta horiec dira lekucotasunac, ceremoniac eta erabaquiac Israelgo semeei erran ciozcatenac, Eguiptotic atheratu cirenean,
46 Jordanez haindian, Phogorreco temploaren parreco haranean, Hefebonen egotu eta Moisec jo içan çuen Sehon Amorhearren erregueren lurrean. Eta Israelgo semeec, Eguiptotic ilkiric,
47 Goçatu çuten haren lurra eta Og Basango erreguearena, horiec baitziren Amorhearren bi erregueac, Jordanez haindian çaudenac iguzqui-haice alderat,
48 Aroerdic, ceina baita Arnongo erreca bazterrean, Siongo mendiraino, ceina orobat deitzen baita Hermon,
49 Ordoqui gucia Jordanez haindian, iguzqui-haice alderat, Mortuco itsasoraino, eta Phasgaco mendi azpiraino.