1 Ceruac, ençun çaçue cer diodan: lurra, adi çac ene ahoco hitza.
2 Ene iracascunça gogor bedi uria hormatzen den beçala, ene hitzac eror beitez ihinça beçala, uria belharraren gainera beçala, uri-xortac sorropilaren gainera beçala.
3 Ecen deithuco dut Jaunaren icena: handiets çaçue gure Jaincoa.
4 Jaincoaren eguinçac osoac dira eta haren bide guciac çucenac: Jaincoa hitzecoa da, itzalgabea, çucena, çorrotza.
5 Damu eguin diote, etziren haren seme beren liçunquerietan: iraulgui çabarra eta galdua.
6 Hori da hire eçagutza Jaunari, populu çoro, erhoa? Jauna ez othe da hire aita, escuan haucana, eguin eta ezdeusetaric atheratu hauena?
7 Orhoit hadi beihalaco egunez, gogora ekarzquic guiçaldi guciac: galdeca abia haquio hire aitari, eta jaquinsun eguinen hau; galda çac hire arbasoei eta arguituren haute.
8 Jaun guciz gorenac jendaiac bereztean, Adamen semeac cein bere alde igorcean, populuen mugarriac xedatu cituen Israelen semeen nombrearen arabera.
9 Bainan Jaunaren çathia içan cen haren populua: Jacob içan cen haren primançaco lokarria.
10 Jaunac kausitu çuen leku basa batean, leku icigarri eta mortu çabalean; asco ingurutan lagundu çuen eta arguitu çuen; eta bere beguico ninica beçala çaindu çuen.
11 Arrano bere umeac airatzera deitzen dituenac eta hequien gainean hegaldaca dabilanac beçala, hedatu ditu bere hegalac, eta hartu du eta bere soin gainean eraman.
12 Jauna bakarric içatu da haren bidari; eta jainco arrotzic etzen harequin.
13 Lur gora batean eçarri du, jan cetzan landetaco fruituac, alcha cetzan eztia harritic eta olioa malkar gogorrenetic,
14 Burra behietaric eta esnea ardietaric, bildotsen bilgorrarequin eta Basanen semeen aharienarequin, eta pitticac oguiaren mamiarequin, eta edan ceçan mahatsaren arno garbiena.
15 Populu maithatua goritu da eta bihurtu: loditu denean, guicendu, çabaldu denean, utzi du Jainco bere eguilea, eta guibelatu da Jainco bere salbatzailea ganic.
16 Sumindu dute jainco arrotzez, beren icigarriqueriez jauçaraci dute haren hasarrea.
17 Ez Jaincoari, bainan debruei imolatu dituzte bitimac, eçagutzen etzituzten jaincoaiçunei: ethorri çaizcote jainco berri batzuec horien aitec adoratu ez dituztenac.
18 Bazterrerat utzi duc sorthu hauen Jaincoa, ahanci duc ezdeusetaric eguin hauen Jauna.
19 Jaunac ikusi du eta jauci da haren hasarrea, ecen sumindu dute bere seme-alabec.
20 Eta erran du: Gordeco diotet ene beguithartea, eta beguiztatuco dut horien azquen ordua: iraulgui tzarra, seme arnegatuac baitira.
21 Tarritatu naute gueçurrezco jaincoz, eta sumindu naute beren eguitate erguelez; eta nic tarritaturen ditut enea ez den ez populu batez, eta suminduren populu çoro batez.
22 Ene hasarreari lothu çaio su, eta ifernu çolaraino oro erreco ditu: iretsico du lurra bere çothalarequin, mendien erroac sutan egonen dira.
23 Içurriac bilduco ditut hequien gainera, eta hequien gainera hustuco ditut ene gueciac.
24 Goseteac xahutuco ditu, hegastinen moco çorrotzac janen ditu: igorrico diotet basa ihicen horça, sugueen eta lurrean herrestatzen diren cierpeen errabia.
25 Campoan ezpatac, barnean icialdurac xahutuco ditu guiçon-gaztea eta nescatcha, bulharreco haurra eta guiçon-çaharra.
26 Erran dut: Non dira? eceztatuco dut guiçonetaric hequien orhoitza.
27 Bainan etsaien gaitzirizcoa gatic luçatu dut, haz ez ditençat horien etsaiac, eta erran ez deçaten: Ez Jaunac, bainan gure escu borthitzac eguin ditu horiec oro.
28 Ez oharmenic, ez umotasunic ez du jendaqui horrec.
29 Oxala çuhur baleitez, nabadi baleçate, azquen buruari aitzinetic ohart baleitez!
30 Nolaz batec aitzinean igorcen ditu mila, eta biec ihes igorcen hamar mila? Ez othe da beren Jaincoac saldu eta Jaunac hersi dituztelacotz?
31 Ecen gure Jaincoa ez da hequien jaincoac iduria, eta gure etsaiac juie dira.
32 Horien mahastiac dira Sodomaco eta Gomorhaco hiripeetaco mahastietaric: horien mahatsa, kelder mahatsa, molkoac guciz karatsac;
33 Horien arnoa erainsuguearen mina eta aspicaren phoçoin hilgarria.
34 Ez othe dira jaquitate horiec guciac ni baithan, eta ene kutchetan ciguilatuac?
35 Aspercea niri da, eta ordu içanen denean çorra pagatuco diotet, behaztopa daquioeten çangoa: hurbil da galpeneco eguna, ordua lasterrez heldu da.
36 Jaunac juiatuco du bere populua, eta urricalduco çaiote bere cerbitzariei: ikusico du besoac herbaldu direla, sethiatuac iraungui eta ondarrac eceztatu.
37 Eta erranen du: Non dituzte beren sinhesteco jainco hequiec?
38 Ceinen bitimen bilgorrac jaten baitzituzten eta libacionetaco arnoa edaten? Jaiqui beitez, lagunça ekar beçaçuete, çuen behar orduan gueriça betzaitzate.
39 Ikusaçue bakarra naicela, ez dela nitaz berce Jaincoric. Nic hilaracico, nic biciaracico dut; nic joco, nic sendatuco dut, eta ez da nihor ene escuari itzur daitequeenic.
40 Hedatuco dut escua cerura eta erranen dut: Ni naiz bici naicena bethitic-bethira.
41 Ene ezpata simista beçala çorrozten badut, ene escua juiamenduari lotzen bada, aspercundea bihurturen diotet ene etsaiei, eta gaitzirizcotan naducatenei emanen diotet beren saria.
42 Odolez hordituco ditut ene gueciac, eta ene ezpatac iretsico ditu haraguiac; aseco da ene etsai hilen odolaz, eta boztuco da gathibutasunera buru has dihoacinez.
43 Jendaiac, lauda çaçue haren populua, ceren aspertuco duen bere cerbitzarien odola, eta aspercunde atheraco duen hequien etsaien gainean, eta beguithartez egonen den bere populuaren lurrari.
44 Moise ethorri cen beraz, eta cantica huntaco hitz guciac erran cituen populuaren beharrietara, berac eta Josue, Nunen semeac.
45 Solas horiec oro akabatu cituen, Israel guciari minçatuz,
46 Eta erran cioeten: Iratchic çatzue çuen bihotzac hitz hauquietan orotan ceintaz egun lekucotasun eguiten baitarotzuet, mana deçoçueten çuen semeei horiec beguira eta eguin detzatela, eta bethe legue huntaco liburuan iscribatuac diren guciac;
47 Etzaizquitzue ecen ezdeusetaco emanac, bainan bai horiez batbedera bici dediençat: horiec bethez lucez iraunen duçue, Jordanea iraganic goçatzera cihoazten lurrean.
48 Egun berean Jauna Moisi minçatu cen, erraten cioelaric:
49 Igan çaiteci Abarimgo, erran nahi da Iragaitzetaco mendi hortara, Nebo mendin, Moabeco lurrean, Jericoco parrean; beguia emoçu Canaango lur, Israelgo semeei goçatzera emanen diotedanari, eta mendian hil çaiteci.
50 Hori igaitean batua içanen çare çure populuei, çure anaia Aaron Horreco mendian hil eta batu den beçala bere populuei,
51 Ceren ene contra bekatu eguin duçuen Israelgo semeen erdian, Jaçarlekuco uretan, Cadesen, Sineco mortuan; eta ceren ez nauçuen sainduetsi Israelgo semeen erdian.
52 Eta çure parrean ikusico duçu Israelgo semeei nic emanen diotedan lurra, eta etzare barnera sarthuco.