1 Çazpigarren urthean eguinen duçu bihurçapena,
2 Ceina hulaco moldez baita celebraturen: adisquidearen, edo lagunaren edo anaiaren baithan harceco duenac, guibelerat ecin galdeguinen diote, ceren den Jaunaren bihurçapen urthe.
3 Arrotza eta campotarra premiatuco ditutzu, bainan herritarrari eta lagunari guibelerat galdatzeco escuric ez duçu içanen.
4 Çuen artean beharric eta escaleric ez da batere içanen, benedica çaitzan çure Jainco Jaunac goçatzera eman gogo darotzun lurrean.
5 Bizquitartean çure Jainco Jaunaren minçoa ençuten baduçu, eta beguiratzen harec manatu eta nic egun çuri meçutu guciac, benedicaturen çaitu aguindu darotzun beçala.
6 Asco jendaiari maileguz emanen duçu, eta cerorrec nihoren ganic ez hartuco. Asco jendaien nausi eguinen çare eta nihor etzaitzu çuri nausituco.
7 Çure anaietaric bat, çure hiri berean daudecinetaric, çure Jainco Jaunac ematera dihoaquiçun lurrean, beharcera heldu balitz, ez duçu gogortuco çure bihotza, ez-etare hersico çure escua;
8 Bainan beharrari çabalduco dioçu, eta maileguz emanen dioçu escas duela ikusico duçuna.
9 Berautzu lerra daquiçun gogoeta tzar bat, eta çure bihotzean erran deçaçun: Çazpigarren urthea bihurçapeneco hurbilcen hari da: eta aldara detzatzun çure beguiac çure anaia beharra ganic, ez nahiz hari galdatzen duena maileguz eman: beldurrez-eta Jaunari oihu eguin deçan çure contra, eta bekatutzat jaçarria içan daquiçun.
10 Bainan emanen dioçu, eta ez duçu amarruqueriaric erabiliren haren beharren arincean, çure Jainco Jaunac benedica çaitzan bethi gucian eta escurat hartuco ditutzun eguiteco orotan.
11 Beharrac ez dira escas içanen çure egoitzaco lurrean: hargatic manatzen darotzut escua idec dioçoçun çure anaia escasian eta beharretan denari, çurequin lur berean dagoenari.
12 Çure anaia Hebrearra edo arreba Hebrearra saldua içaten çaitzunean, eta sei urthez cerbitzatu çaituenean, çazpigarren urthean libro igorrico duçu,
13 Eta ez duçu jasanen libro uzten duçuna escuac hutsic goan dadien;
14 Bainan bidecoa emanen dioçu arthaldetic, selharutic eta lacotic, ceinetan benedicatu baitzaitu çure Jainco Jaunac.
15 Orhoit çaiteci ceror gathibu içatu çarela Eguipton, eta çure Jainco Jaunac atheratu çaituela, eta hargatic orai ematen darotzut nic manamendu hau.
16 Çure sehiac ordean erraten badarotzu: Ez dut ilki nahi, ceren maite çaituztedan çu eta çure etchea; eta çure etchean onsa dela atzematen badu:
17 Ezten bat hartuco duçu eta haren beharria cilhatuco çure etcheco athean, eta bethi gucico çure sehi içanen da. Nescatoari ere orobat eguinen dioçu.
18 Libro igorri dituqueçunean, ez dituçu çure beguiac hequien ganic baztertuco, ceren cerbitzatu baitzaituzte sei urthez sariçale batec eguin çuqueen beçala, çure Jainco Jaunac benedica çaitzançat hari çaren lan gucietan.
19 Çure abere gorrietaric eta ardietaric, lehembici sorcen diren guciac, nahiz orots, nahiz urrix, sainduetsico diozcatzu çure Jainco Jaunari. Abere gorriaren lehen-sorthua ez duçu lanean erabilico, eta ardiarenari ez dioçu ilea moztuco.
20 Çure Jainco Jaunaren aitzinean janen ditutzue çuc eta çure etchecoec urthe oroz, Jaunac bereci duqueen lekuan.
21 Eta lehen-sorthuac balu narrio bat, edo maingu, edo itsu, edo berce nombaitic markets edo erphil balitz, ez da çure Jainco Jaunari imolatuco.
22 Bainan hura janen duçu çure hiriaren barnean: lohiac edo xahuac orobat janen dute halacoetaric orkazquia eta orenquia beçala.
23 Bakarric huntaric beguiratuco çare, janen ez baituçu hequien odola: bainan ura beçala lurrera ixurico duçu.