1 Ardurarequin çaude egun nic manatzen darozquitzudan manamendu gucien beguiratzera, bici ahal içan çaitecençat, eta berha çaitecen, eta sarthuric goça deçaçun lurra, ceintaz Jaunac çure arbasoei cin eguin içan baitu.
2 Eta orhoituren çare bide guciaz ceintaz Jaunac berrogoi urthez mortua barna erakarri baitzaitu, çure gaztigatzeco, eta frogatzeco, eta aguerian eçarceco çure bihotzaren barnean çagoena, heian haren manamenduac çainduco cintuen, ala ez.
3 Jateco escasiaz jo çaitu, eta mana, çuc eta çure aitec eçagutzen etzindutena, hazcurritzat eman içan darotzu, çuri erakustecotzat guiçona ez dela ogui hutsean bicitzen bainan Jaunaren ahotic ilkitzen den hitz gucitan.
4 Huna berrogoi urthe, larrua estalcen çarotzun soinecoa, ez dela behinere ihetcheduraz hautsi, eta çure oinetacoac ez direla phorrocatu:
5 Çure gogoan iharduc deçaçunçat, guiçonac bere semea arguitzen duen beçala, orobat arguitu çaituela çure Jainco Jaunac;
6 Beguira detzatzunçat çure Jainco Jaunaren manamenduac, eta haren bidean ibil çaitecen, eta haren beldurra içan deçaçun.
7 Ecen çure Jainco Jaunac sarraracico çaitu lur on batean, laes eta ur eta ithurrietaco lurrean, ceinetaco mendi celhaietara erausten baitira ibaien sorth-buruac:
8 Ogui, garagar eta mahats lurrean, ceintan sorcen baitira picoac, mingranac eta olibac: olioaren eta eztiaren lurrean;
9 Ceintan escasiaric batere gabe janen baituçu çure oguia, eta gauça gucietaco nasaiciaz goçatuco baitzare; ceintaco harriac burdinac baitira eta ceintaco mendietaric atheratzen baitira cobre mokorrac:
10 Jan eta ase ondoan, benedica deçaçunçat çure Jainco Jauna eman darotzun lur guciz ona gatic.
11 Atzar emaçu eta beguira çaite behinere ahanztetic çure Jainco Jauna, eta uztetic haren manamendu, erabaqui eta ceremonia, nic egun manatzen darozquitzutanac,
12 Beldurrez-eta jan eta ase ondoan, etche ederrac eguin dituzquetzunean, eta hequietan çaudecinean,
13 Idi-arthalde eta ardi-arthalde, cilhar eta urhe, eta gauça ororen nasaicia duqueçunean,
14 Hant dadien çure bihotza, eta ez dadien orhoit çure Jainco Jaunaz, Eguiptoco lurretic eta gathibutasuneco etchetic atheratu çaituenaz;
15 Çure bidari içatu denaz mortu çabal eta ikaragarrian, ceinetan baitziren sugue hatsaz erretzen çuena, harrobia eta dipsa, eta uric baterez; harri gogorrenetic ur turrustac jauçaraci dituenaz,
16 Eta mortuan haci çaituenaz manarequin, ceina ez baitzuten çure aitec eçagutzen. Eta gaztigatu eta froguetan eçarri çaituen ondoan, azquenean urricaldu çaitzu,
17 Erran etzineçan çure gogoan: Ene hazcartasunac eta besoco indarrac escuratu darozquit niri hauquiec guciac:
18 Bainan orhoit çaitecen çure Jainco Jaunaz, ceren berac eman daroaquitzun indarrac bethetzecotzat berequilaco patua, ceinaren gainean cin eguin içan baitiote çure arbasoei, egungo egunac eracusten duen beçala.
19 Bainan çure Jainco Jauna ahanciric, jainco atzeei jarraiquitzen baçare, eta cerbitzatzen eta adoratzen baditutzu, huna non orai aitzinetic erraten darotzudala guciz-guci galduco çarela,
20 Jaunac çure sarcean jendaiac xahutu dituen beçala, hala-hala çuec ere galduco çarete, baldin çuen Jainco Jaunaren boçari ethordun ez baçarete içaten.