Duteronoma 30 BHNT

1 Guerthatu ditazqueenean beraz erran horiec oro çuen gainean, benedicionea edo madaricionea çuen aitzinean eçarri ditudanac: eta Jainco Jaunac barraiatu çaituzquen jendaien erdian bihotzeco urriquiac joric,

2 Itzulico çarenean haren gana, eta ethordun eguinen haren manuei, nic egun meçutzen çaitudan beçala, çure semeequin, çure bihotz oroz eta arima guciz:

3 Çure Jainco Jaunac bihurraracico çaitu çure gathibutasunetic, eta urricalduco çaitzu, eta lehenago barraiatu cintuen populu gucietaric berriz bilduco çaitu.

4 Ceruco azquen bazterretaraino haiçatua bacina ere, çure Jainco Jaunac handic guibelerat ekarrico çaitu.

5 Eta hartuco çaitu eta sarthuco çure arbasoec goçatu duten lurrean, eta ardietsico duçu hura: eta Jaunac çu benedicatuz, eguinen du oste handiagoan içanen çarela çure arbasoac içatu diren baino.

6 Çure Jainco Jaunac ingurebaquico ditu çure bihotza eta çure haurren bihotza, maitha deçaçun çure Jainco Jauna çure bihotz oroz eta arima guciz, bici ahal içateco.

7 Ordean madaricione hauquiec oro bihurtuco ditu çure etsaien gainera eta higüincen çaituztenen eta jasanarazten darotzutenen gainera.

8 Çu berriz, itzulico çare, ençunen duçu çure Jainco Jaunaren minçoa eta betheco ditutzu nic egun meçutzen darozquitzutan haren manamendu guciac.

9 Eta çure Jainco Jaunac goriaracico çaitu çure escuetaco lan gucietan, çure sabeleco haurretan, eta çure abereen fruituetan, çure lurraren aberastasunean, eta gauça gucien nasaician. Ecen Jauna itzulico da, atseguin harceco ontasun oroz çu gainditzen, çure arbasoequin atseguin hartu içan çuen beçala:

10 Baldin bizquitartean ençun badeçaçu çure Jainco Jaunaren minçoa, eta beguira badeçatzu legue huntan iscribatuac diren manamendu eta ceremoniac, eta bihurcen baçare çure Jainco Jauna gana çure bihotz oroz eta arima guciz.

11 Egun meçutzen darotzudan manamendu hau ez da çutaz gaindicoa, ez-eta çutaric urrun.

12 Ez dago ceruan, çuc erran ahal içateco: Gutaric nor igan daiteque cerura, hori ekarceco guri, ençun deçagunçat eta bethe gure eguinçaz?

13 Ez dago itsasoz haindian, çuc aitzaquia eguiteco eta errateco: Gutaric norc iragan deçaque itsasoa hori gu ganaraino ekarcecotzat, ençun eta eguin ahal içateco manatua dena?

14 Bainan manamendu hori çure aldealdean da, çure ahoan eta çure bihotzean, bethe deçaçunçat hori.

15 Behemaçu egun çure aitzinean eçarri ditudala bicia eta onguia, eta berçaldetic herioa eta gaizquia,

16 Maitha deçaçunçat çure Jainco Jauna, eta ibil çaitecen haren bideetan, eta beguira deçatzun haren manamendu, ceremonia, erabaquiac, eta bici çaitecen, eta berha, eta goçatzeco sarcera cihoacen lurrean benedica çaitzan.

17 Baldin ordean berçaldera balago çure bihotza, eta ençun ez bacindu nahi, eta çoramenduac bereturic adoratzen eta cerbitzatzen bacintu jainco arrotzac:

18 Aitzinetic erraten darotzut egun, galduco çarela, eta Jordanea iraganic, goçatzera cihoacen lurrean aldi laburra eguinen duçula.

19 Lekuco deitzen ditut egun cerua eta lurra aitzinera eman darozquitzudala bicia eta herioa, benedicionea eta madaricionea. Hauta çaçu beraz bicia, bici çaiteztençat, çu eta çure hacia;

20 Maitha deçaçun çure Jainco Jauna, ethordun içan çaitecen haren boçari, eta hari iratchic çaitecen (ecen bera da çure bicia eta çure egunetaco lucetasuna), çure egoitza eguin deçaçunçat lur hartan, ceintaz Jaunac cin eguin baitu çure arbaso Abraham, Isaac eta Jacobi, hura emanen ciotela.

Kapituluak

1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18 19 20 21 22 23 24 25 26 27 28 29 30 31 32 33 34