Duteronoma 12 BHNT

1 Jauna bethe behar ditutzuen manamendu eta erabaquiac çuen aiten Jainco Jaunac eman gogo darotzuen lurrean, hura goça deçaçuençat lurraren gainean ibiliren çareten egun gucietaco.

2 Azpicoaz-gora eçar çatzue leku guciac ceinetan nausitzera cihoazten lurreco jendeec adoratu baitituzte beren jaincoac mendi goretan eta munhoetan, eta çuhaitz hostotsu gucien azpian.

3 Xehaca çatzue hequien aldareac, porrosca guiça-moldeac, suz erre lucuac, eta idolac çathica: hequien icenac ecezta çatzue leku hequietaric.

4 Halacoric ez dioçu eguinen çure Jainco Jaunari:

5 Bainan ethorrico çarete çuen Jainco Jaunac çuen leinu orotaric hautatu duen lekurat han bere icenaren eçarceco eta bere egoitzaren eguiteco;

6 Eta leku hartan escainico ditutzue çuen holocaustac eta bitimac, çuen escuetaco lanen fruituetaco hamarrenac eta picainac, çuen botu eta emaitzac, idietaco eta ardietaco lehen-sorthuac.

7 Eta han janen duçue çuen Jainco Jaunaren aitzinean, eta boztuco çarete, çuec eta çuen etchecoac, çuen Jainco Jaunac benedicatu dituen çuen escuetaco lan guciez.

8 Han ez duçue eguinen guc orai hemen eguiten duguna, batbederari çucen iduri çaioena.

9 Ecen etzarete oraino heldu phausura eta çuen Jainco Jaunac eman gogo darotzuen goçamenera.

10 Jordanea iraganen duçue, eta çuen egoitza eguinen duçue çuen Jainco Jaunac ematera dihoaquiçuen lurrean, inguruco çuen etsaietaric gueriçan phausa çaitezten eta beldurcunderic batere gabe egon çaiteztençat.

11 Çuen Jainco Jaunac hautatu duqueen lekuan han içan dediençat haren icena; harat ekarrico ditutzue manatzen darozquitzuetan guciac, holocausta, bitima, hamarren, çuen lanetaco fruituen picain, eta Jaunari botuz emanen darozquitzuen emaitzetaco gauça hautac.

12 Han eguinen ditutzue çuen Jainco Jaunaren aitzinean bozcariozco barazcariac, çuec, çuen seme eta alabec, muthilec eta nescatoec, eta çuen hirietan egoten den lebitarrac; ecen ez du çuen artean berce pharteric ez ontasunic.

13 Berautzu çure holocaustac escaincetic ikusico duçun edocein lekutan,

14 Bainan Jaunac çure leinuetaric batean hautatu duqueen lekuan escainico ditutzu çure bitimac, eta nic manatzen daruzquitzutan guciac eguinen ditutzu.

15 Baicic-eta jan nahi baduçu eta laket baçarotzu haraguizco janharia, hil çaçu eta jan çure Jainco Jaunac çure hirietan eman darotzun benedicionearen arabera; aberea içan dedien lohia, hori da, narriotua eta erkitua; edo xahua, erran nahi da osasunecoa eta narriogabea, escaincea cilhegui dena, ahunça eta orena beçala, jan çaçu;

16 Bakarric ez jan odola, ceina ura beçala lurrerat ixurico baituçu.

17 Çure hirietan ecin janen ahal ditutzu çure ogui, arno eta olioaren hamarrena, idietaco eta arthaldeetaco lehen-sorthuac, botu eguinicaco guciac eta çure oldetara escaini nahico ditutzunac, eta çure laneticaco fruituen picainac:

18 Bainan çure Jainco Jaunaren aitzinean janen ditutzu, çuc, çure seme-alabec, muthil-nescatoec, eta çure hiritan dagoen lebitarrac, çure Jainco Jaunac bereci duqueen toquian: eta çure Jainco Jaunaren aitzinean boztuco eta onthurunçatuco çare, escua hedatuco diotzuten guciequin.

19 Berautzu lurraren gainean çaudeno lebitarra bazterrerat uztetic.

20 Çure Jainco Jaunac çabaldu dituqueenean çure mugac, aguindu içan darotzun beçala, eta jan nahico ditutzunean çure barnea tirriatzen den haraguietaric;

21 Bainan çuen Jainco Jaunac hautatu duqueen lekua, haren icena han içan dadien, urrun balitz, dituçun idietaric eta arthaldeetaric hilen duçu nic manatu beçala, eta janen duçu çure hirietan, atseguin duçun beçala.

22 Hartaric janen duçu, ahunzquia eta orenquia jaten den beçala: eta lohiac eta xahuac batean janen dute.

23 Huntaric bakarric beguira çaite, odola jan ez deçaçun, ecen hequien odola da hequien bicia: eta horren gatic ez duçu bicia jan behar haraguiequin:

24 Bainan lurrerat ixurico duçu ura beçala,

25 Onsa hel çaitecençat çu eta çure semeac çure ondotic, eguin duqueçunean Jaunaren beguietan gogaragarri dena.

26 Bainan sainduetsi eta Jaunari botuz bereci dioçuna, hartuco duçu, eta ethorrico çare Jaunac hautatu lekura,

27 Eta çure escainçac, haraguia eta odola, çure Jainco Jaunaren aldarearen gainean escainico ditutzu; odola aldare inguruan ixurico duçu, eta cerorrec janen ditutzu haraguiac.

28 Beguira eta adi çatzu nic çuri manatzen darozquitzutan guciac, ongui guertha daquiçun çuri eta çure semeei çure ondotic bethi gucian, eguin duqueçunean on eta gogaragarri dena çure Jainco Jaunaren aitzinean.

29 Çure Jainco Jaunac çure beguien aitzinean xahutu dituqueenean jendaiac ceinetara sarthuco baitzare nausitzeco, eta nausitu çaretequeenean, eta hequien lurretan içanen duçunean çure egoitza;

30 Berautzu hequiec beçala eguin, çure sarcean xahutuac içan diren ondoan, eta galda hequien ceremoniez, dioçularic: Jendaqui horiec adoratu dituzten beçala beren jaincoac, hala eguinen dut nic ere.

31 Ez dioçu orobat eguinen çure Jainco Jaunari. Ecen icigarriqueria guciac Jaunac gaitzesten dituenac eguin içan dituzte beren jaincoei, escainiz semeac eta alabac, eta suan errez.

32 Nic manatzen darotzudana, hori bakarric eguioçu Jaunari; ez berha, ez guti deusere.

Kapituluak

1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18 19 20 21 22 23 24 25 26 27 28 29 30 31 32 33 34