1 Hau da benedicionea Moisec, Jaincoaren guiçonac, hil aitzinean Israelgo semeei eman ciotena.
2 Eta erran çuen: Jauna Sinaitic ethorri da, eta Seirretic ilki çarocu; Pharango menditic aguertu da, eta sainduac milaca harequin. Haren escu escuinean da suzco leguea.
3 Maithatu ditu populuac, saindu guciac haren escuan daude; eta haren oinetara hurbilcen diren guciac arguituco dira haren irakaspenaz.
4 Moisec meçutu darocu leguea, Jacoben iraulguiaren primança.
5 Guciz çucena denaren baithan erregue içanen da, populuaren aitzindariac Israelgo leinuequin bilduac içan diren ordutic.
6 Bici bedi Erruben, ez bedi hil, bainan molcho ttipian içan bedi.
7 Hau da Judaren benedicionea: Jauna, adi çaçu Judaren minçoa, eta sarraraz çaçu bere populuan: horren escuac guducatuco dira Israelen alde, eta haren gueriçatzaile içanen da etsaien contra.
8 Lebiri, berriz, erran cioen: Jauna, çure perfetasuna eta irakascunça çor çaizquio guiçon sainduari, ceina frogapenez frogatu eta Jaçar-lekuco uretan juiatu baituçu,
9 Ceinac erran baitiote bere ait-amei: Etzaituztet eçagutzen; eta bere anaiei Ez daquit nor çareten; eta ez dituzte eçagutu beren semeac ere. Hauquiec beguiratu dute çure errana, eta iduqui çure patua,
10 Çure erabaquiac, oi Jacob, eta çure leguea, oi Israel: hauquiec escainico dute isensua çure hasarreari eta holocaustac çure aldarean.
11 Benedica çaçu, Jauna, hunen indarra, eta onhets hunen escuetaco eguinça. Jo çaçu hunen etsaien bizcarra, eta ez beitez xuti hau higüincen dutenac.
12 Eta Benjamini erran cioen Moisec: Jaunaren guciz-maithatua gogo çabalez egonen da hunen baithan; ezcont-ohean beçala egonen da egun osoa, eta hunen bulharren artean sosegu hartuco du.
13 Josepi ere erran cioen: Hunen lurra bethe bedi Jaunaren benedicioneaz, ceruco fruituez, ihinçaz eta lupheco ithurriez,
14 Iguzquiaren eta ilharguiaren fruituez,
15 Mendi çaharren maceletaco, eta bethiereco bizcargainetaco fruituez,
16 Lurreco fruituez eta haren nasaitasunaz. Sasian aguertu içan denaren benedicionea jauts bedi Josepen buruaren gainera, eta Naçarearraren buru gainera bere anaien artean.
17 Hunen edertasuna da cecenaren lehembicico umearena iduri, hunen adarrac errinoceroarenac beçala dira: hequiez bulkatuco ditu jendaiac lurraren berce bazterreraino. Holacoac dira Efraimen osteac eta Manaseren milacac.
18 Guero erran cioen Çabuloni: Boz çaitezte, çu Çabulon, çure ilkialdian, eta çu, Isacar, çure olhetan.
19 Populuac deithuco dituzte mendira; han imolatuco dituzte çucembidezco bitimac. Esnea beçala edosquico dituzte itsasoco ontasunceac eta legarrean gordeac diren aberastasunac.
20 Eta Gadi erran cioen: Gad çabalqui benedicatua da, lehoina iduri phausuan dago, et hartu ditu besoa eta burua.
21 Eta ikusi du bere lehentasuna, ceren bere çathian baitu etzana irakaslea, ceina içatu baita populuco aitzindariequin, ceinac eguin baititu Jaunaren çucembideac eta haren erabaquia Israelequin.
22 Eta Dani erran cioen: Danec iduri du lehoinaren umea; Basandic urrun hedatuco da.
23 Nefthaliri erran cioen: Nefthali nasaiciaz goçatuco da, eta Jaunaren benedicioneez bethea içanen da: itsasoa eta hegoaldea bereac içanen ditu.
24 Aserri, berriz, erran cioen: Aser bere semeetan benedicatua, bere anaien gogaraco içan bedi, eta bere oina olioan busti beça.
25 Burdinaz eta cobrez içanen du oinecoa. Çure gaztetasuneco egunac iduri içanen dira çure çaharcecoac ere.
26 Ez da Jaincoric guciz çucenaren Jaincoa beçalacoric, ceru gainera igaiten dena da, çure lagunçailea. Haren indarraren handiz derabilça hedoiac.
27 Haren egoitza gainean da eta haren beso bethidanicoa beherean: çure aitzinetic iraicico du etsaia, eta erranen dio: Herrauts eguin hadi.
28 Israelen eguinen du bere egoitza bakarric eta gogoa çabalic. Ogui-arnotaco lurrean içanen da Jacoben beguia, ceruac estalico du bere ihinçaz.
29 Dohatsu çare, oi Israel! nor da çure iduricoric, populu Jauna baithan salbatzen çarena? Hura da çure lagunçaco erredola, çure ospearen ezpata. Ukatuco çaituzte çure etsaiec, eta çuc, çangoa eçarrico dioçute lephoaren gainean.