1 Jaunaren baldarnan ez da sarthuco ebaquiric, potroac lehertuac edo ebaquiac dituenic, edo buztana moztua duenic.
2 Hamargarren belhauneraino ez da Jaunaren baldarnan sarthuco mancerra, erran nahi da nesca tzarraren semea.
3 Amontarra eta Moabitarra hamargarren belhaunaren ondotic ere ez dira behinere sarthuco Jaunaren baldarnan;
4 Ceren ez baitira çuen bidera oguiarequin eta urarequin nahi içan ethorri, Eguiptotic atheratu çaiztenean, eta ceren çuen contra Mesopotamia Siriacotic erakarri duten Balaam Beorren semea, çuen madaricatzera:
5 Eta çure Jainco Jaunac ez du ençun nahi içan Balaam, eta haren madaricionea çure benedicionetara bihurtu içan du, maite cintuelacotz.
6 Ez duçu hequiequin baqueric eguinen, eta menderen mende egun eta bician ez dioçute deusetan onguiric bilhatuco.
7 Ez duçu gaitzirizcotan iduquico Idumearra, ceren çure anaia baita, ez-eta Eguiptoarra ceren haren lurrean arrotz içatu baitzare.
8 Horietaric sorthu ditazqueenac, hirugarren belhaunean sarthuco dira Jaunaren baldarnan.
9 Gudura çure etsaien contra ilkico çarenean, çure burua gauça tzar gucietaric beguiratuco duçu.
10 Çuen artean balin bada guiçonic gauaz ametsetaric lohitu denic, campetaric ilkico da,
11 Eta ez da bihurtuco ilhuncean urez garbitu baino lehen: eta iguzquia etzan ondoan sarthuco da berriz campetara.
12 Campez haindian içanen duçu leku bat, ceintara ilkico baitzare çure eguin-beharretara,
13 Guerrian duçularic hesaul bat; eta jarcen çarenean, inguruan lurra cilhatuco duçu, eta ongarria lurrez estalico,
14 Xutitu ondoan (ecen çure Jainco Jauna campen erdian dabila, çure itzurcea gatic eta çuri escuetaratzeco çure etsaiac): eta çure campac saindu içan beitez, eta han ez bedi cikinqueriaric aguer, beldurrez Jaunac bazterrerat utz çaitzan.
15 Ez duçu bere nausiaren escuetara emanen çure gana ihes eguin duen gathibua.
16 Nahi duen lekuan egonen da çurequin, eta sosegua aurkituco du çure hirietaric batean: ez hari eman atsecaberic.
17 Ez da Israelgo alabetan putaric içanen, ez-eta putaçaleric Israelgo semeetan.
18 Çure Jainco Jaunaren etchean ez duçu escainico puta sariric, ez-eta xakur sariric, cer-nahi botu eguina içan deçaçun, ceren bat eta bercea icigarriqueriac baitira çure Jainco Jaunaren aitzinean.
19 Ez dioçu çure anaiari maileguz lucurançan emanen diruric, ez fruituric, ez berme cer-nahi gauça,
20 Bainan arrotzari bai. Çure anaiari ordean escas duena lucureriaric gabe maileguz emanen dioçu, benedica çaitzan çure Jainco Jaunac çure lan orotan, goçatzecotan sarthuco çaren lurrean.
21 Botu bat eguin dioqueçunean çure Jainco Jaunari, ez duçu luçatuco haren bethetzea: ceren çure Jainco Jaunac hartaz eguinen baitarotzu galde; eta guibel baçaude bekatutzat iratchiquia içanen çaitzu.
22 Aguindu nahi ez baduçu, bekatu gabe içanen çare.
23 Bainan çure ezpainetaric behin atheratu dena, beguira çaçu, eta egonen duçu çure Jainco Jaunari aguindu dioçun beçala, eta çure oldetara eta çure ahotic minçatu çaren beçala.
24 Çure lagunaren mahastian sarthu-eta, jan çaçu nahi duçun becembat mahats: bainan ez eraman çurequin camporat.
25 Çure adisquidearen uztan sarcen baçare, buruac hauts eta escuz leher çatzu: bainan ez ebac ihiteguiarequin.