Duteronoma 2 BHNT

1 Eta handic abiaturic, ethorri guinen itsaso Gorrira deraman mortura, Jaunac niri erran çarotan beçala, eta lucez ibili guinen Seirgo mendiaren inguruan.

2 Eta Jaunac erran çarotan:

3 Asqui inguracatu duçue mendi hori; çoazte ipharraldera.

4 Eta populuari manu-eguioçu, erraten dioçularic: Iraganen çarete Seirren dauden Esauren seme çuen anaien mugac gaindi, eta çuen beldur içanen dira.

5 Artharequin beguira çaizte beraz hequiei jaçarric eguitetic; ecen hequien lurretic ez darotzuet emanen oinac eguin deçaqueen hatza bera ere, ceren Esauri eman baitiot Seirgo mendia goçatzera.

6 Jatecoac dirutan erosico eta janen ditutzue; ura erosiric hartuco duçue, eta edanen.

7 Çure Jainco Jaunac benedicatu çaitu çure escuetaco eguinça gucitan; eçagutu du çure bidea, nola iraganen cinduen mortu handi hau, berrogoi urthez çurequin çagoelaric çure Jainco Jauna, eta deus etzauçu escastu.

8 Eta iragan guintuenean gure anaia Esauren semeac, Seirren çaudecinac, Elatheco eta Asiongaberreco bide celhaia barna, ethorri guinen Moabeco mortura deraman bidera.

9 Eta Jaunac erran çarotan: Ez beçaçu gudu eman Moabitarrei, eta ez eguin horiei guerlaric: ez darotzut ecen batere emanen horien lurretic, ceren Lothen semeei eman baitiotet Ar goçatzera.

10 Emitarrac içan ciren horco lehembicico egoiliarrac, populu larria eta hazcarra, eta Naiz gorac nola Enaquen odolecoac,

11 Digantetzat iragaiten ciren, eta Enaquen semeac beçalacoac ciren. Horren gatic Moabitarrec deitzen dituzte Emitarrac.

12 Seirren ordean lehembicitic egotu dira Horhearrac, ceinac iraiciric eta xahuturic, han jarri ciren Esauren semeac, Israelec eguin duen beçala bere goçameneco lurrean, ceina Jaunac eman baitio.

13 Jaiquiric beraz Çaredeco errecaren iragaiteco, hartara ethorri guinen.

14 Bada, Cadesbarnetic Çaredeco errecaco iragan-lekuraino ibili garen dembora, içatu da hogoi eta hemeçorci urthe: orduco guerlarien guiçaldia campetaric ecezta cedien arteo, Jaunac cin eguin içan beçala:

15 Haren escua hequien contra içatu da, galaraztecotzat campen erditic.

16 Eta gudutaco guiçonac oro hil içan ciren ondoan,

17 Jauna minçatu çarotan, cioelaric:

18 Egun iraganen dituçu Moabeco mugarriac eta Ar deitzen den hiria.

19 Eta hurbilcearequin Amonen semeen hauçora, beguira çaite hequiei gudu ematetic, eta ez abia gudura: ecen ez darotzut emanen Amonen semeen lurretic, ceren hura Lothen semeei eman baitiotet goçatzera.

20 Digante lur aiphatua da: eta beihala hartan egotu dira diganteac, Amontarrec Çomçomtarrac deitzen cituztenac.

21 Populu larria eta saihera handicoa, eta irazquiz Enactarrac beçain lucea, ceina Jaunac Amontarren aitzinetic xahutu baitzuen, eta hequiec jarraraci haren orde,

22 Seirren çauden Esauren semeen alde eguin içan çuen beçala, Horhearrac xahutuz, eta hequien lurra emanez Esauren semeei, ceinec goçatzen baitute oraidinocoan.

23 Hebearrac ere, Haserimen Gaçaraino çaudenac, iraiciac içatu ciren Capadociarrez, ceinec Capadociatic ilkiric, xahutu baitzituzten, eta hequien lekuan jarri baitziren.

24 Jaiqui çaizte, eta iragan çaçue Arnongo erreca: horra non çure escura eman dudan Sehon, Hefebongo Amorhearren erregue, eta has çaizte haren lurraren goçatzen, eta haren contra gudu emaçue.

25 Egun abiatuco naiz çure beldurraren eta ikararen hedatzen ceru guciaren azpian dauden populuen gainera: çure icena ençutearequin ici ditecençat, eta erditzeco minequin direnac beçala laztuac eta oinhaceac josiac egon ditecen.

26 Cademotheco mortutic mandatariac igorri nituen beraz baquezco solasequin Sehon Hefebongo erregueri, nioelaric

27 Iraganen gare çure lurretic, bide handiz ibilico gare, ez gare makurtuco ez escuin ez ezquer.

28 Jatecoac dirutan salzquigutzu, jan deçagunçat: iguçu dirutan ura, eta haletan edanen dugu. Ez dugu galdeguiten iragaitera utz gaitzatzun baicic,

29 Esauren seme, Seirren daudenec, eta Arren dauden Moabitarrec eguin duten beçala, Jordanera hel gaitecen arteo, eta iragan gaitecen gure Jainco Jaunac eman gogo darocun lurrera.

30 Sehon, Hefebongo erreguec etzarocun eman nahi içatu iragan bidea, ceren çure Jainco Jaunac gogortu baitzuen haren izpiritua eta hazcartu haren bihotza, hura çure escuetara eçarcea gatic orai ikusten duçun beçala.

31 Eta Jaunac erran çarotan niri: Horra non hasi naicen Sehonen eta bere lurraren çuri escuetara ematen; abia çaiteci lur horren goçatzen.

32 Eta Sehon bere populu guciarequin aitzinera ilki çarocun Jasan gudu ematera.

33 Eta gure Jainco Jaunac escuetan eçarri çarocun: jo guinduen hura bere seme eta populu guciarequin.

34 Eta orduan hartu içan guintuen hiri guciac, hango egoiliarrac hilic, guiçon, eta emaztequi, eta haur; ez guinduen hequietan bakar bat ere utzi,

35 Aciendez landan, ceinac erori baitziren gudularien escuco, eta hirietaco buluzquin hartu guintuenez landan.

36 Aroertic, ceina baita Arnongo errecaren bazterrean, haranean jarria den hiri bat, Galaaderaino ecen içatu ez herriric ez biriric gure escuei itzuri cenic: gure Jainco Jaunac escuetaratu çarozcun guciac,

37 Lekat Amonen semeen lurra, ceinari ez baicare hurbildu içan, eta Jeboqueco errecari dauden guciac, eta mendietaco hiriac, eta gure Jainco Jaunac debecatu darozcun lekuac oro.

Kapituluak

1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18 19 20 21 22 23 24 25 26 27 28 29 30 31 32 33 34