Duteronoma 18 BHNT

1 Aphecec, lebitarrec eta leinu hortaco bereco diren guciec ez dute pharteric ez primançaric içanen berce Israeldarrequin, ceren jaten baitituzte Jaunari eguinicaco sacrificio eta escainçac:

2 Eta berceric deusere ez dute hartuco beren anaien ontasunetic; ecen Jauna da bera hequien primança, berac erran içan dioeten beçala.

3 Hau içanen da aphecen çucena populuaren eta bitimac escaincen dituztenen baithan: imola deçaten edo idia, edo ardia, apheçari emanen diote sorbalda eta sabel-xumea,

4 Oguico, arnoco eta olioco picainetaric, eta ardi mozteticaco ileetaric pharte.

5 Ecen çure Jainco Jaunac çure leinu gucietaric hura hautatu du, Jaunaren aitzinean egoteco eta haren icenari eguimbideac bethetzeco, harec eta haren semeec bethi gucian.

6 Lebitar bat ilkitzen balitz çure hiri Israel gucian diren batetic, eta nahi balu ethorri Jaunac hautatu duqueen lekuan egotera,

7 Bere Jainco Jaunaren icenean eguimbideac betheco ditu, orduan Jaunaren aitzinean egonen diren bere anaiec beçala.

8 Jatecoetan berceen pharte bera içanen du: berçalde delaric bere hirian aitaren ondoregoz çor çaioena.

9 Sarthua çaitequeenean çure Jainco Jaunac emanen darotzun lurrean, berautzu jendaia bequien icigarriqueriei jarraiqui nahi içatetic.

10 Eta çu baithan ez bedi aurki, semea edo alaba suan iraganaraciz xahu eguin nahico duenic, edo aztiei galdeca harico denic, ametsei eta celatei beguira egonen denic, ez-eta gaizquin içanen denic,

11 Ez-eta xarmatzaileric, ez-eta laminei galdeca harico denic, ez-etare asmu-atheratzaileric, edo hilen ganic eguia jaquin beharrez ibilico denic:

12 Ecen horiec oro gaitzets ditu Jaunac, eta horrelaco tzarquerien gatic xahutuco ditu, çuen sarcean, populu hequiec.

13 Osoqui garbi eta itzalic gabe içanen çare çure Jainco Jaunarequin.

14 Jendaqui horiec, ceinen lurra goçatuco baituçu, celatariac eta asmatzaileac ençuten dituzte: çu ordean bercela irakatsia içatu çare çure Jainco Jaunaz.

15 Çure Jainco Jaunac, çure jendaquitic eta çure anaietaric ni beçala eraiquico darotzu profeta bat: hura ençunen duçu,

16 Çure Jainco Jaunari Horeben galdatu cinaroen beçala, baldarna bildua içan cenean, eta erran cinduenean: Ez beçat guehiago adi Jainco Jaunaren minçoa, eta ez beçat guehiago ikus su ikaragarri hori, hil ez nadiençat.

17 Eta Jaunac erran çarotan niri: Oro onsa erranac dira.

18 Çu beçalaco profeta bat eraiquico diotet beren anaien artetic: eta ene hitzac eçarrico ditut haren ahoan, eta nic hari manatuco diozcadan guciac erranen diozcate.

19 Ceinac ere ençun nahico ez baititu ene icenean erranen dituenac, ni atheratuco natzaio asperçaile.

20 Bainan hampurusqueriaz galduricaco profeta batec ene icenean erran nahi balitu nic hari manatu gabeco solasac, edo jainco arrotzen icenean minçatu nahi balitz, hila içan bedi.

21 Çure gogoan ixilic eguiten bacindu: Nola eçagutuco dut Jaunac erran ez duen hitza?

22 Içanen duçu eçagutzari hau: profeta harec Jaunaren icenean aitzinetic errana guerthatzen ez bada, ez da hura Jaunac errana, bainan profetac bere izpirituco hampurusqueriaz asmatua: eta horren gatic etzare haren beldur behar

Kapituluak

1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18 19 20 21 22 23 24 25 26 27 28 29 30 31 32 33 34