1 Ez diotzatzu çure Jainco Jaunari imolatuco narrio edo cerbait baia duten ardia eta idia, hori çaioelacotz icigarriqueria bat çure Jainco Jaunari.
2 Çure herritan, çure Jainco Jaunac emanen darozquitzun hirietaric batean, atzemanac içanen direnean guiçon edo emaztequi, gaizquia Jainco Jaunaren aitzinean eguiten dutenac eta harequilaco patua hausten,
3 Goanez eta cerbitzatuz jainco arrotzac, eta adoratuz hequiec, iguzquia, ilharguia eta ceruco içarren oste guciac, nic manatu ez dudana;
4 Eta hortaz jaquinsu eguin baçaituzte, eta ençutearequin arduratsuqui bilhatu baçare, eta aurkitu eguia dela eta icigarriqueria hori Israelen eguin içan dela:
5 Çure hirico atheetara ilkiren ditutzu gauçaric tzarrena eguin içan duten guiçon eta emaztequia, eta harrica lehertuac içanen dira.
6 Hilcen dena, bi edo hirur lekucoren ahotic galduco da. Nihor ez da hila içanen lekucotasun bakar baten gainean
7 Lekucoen escua abiatuco çaio lehenic hilcera, eta guero populu gaineracoarena lothuco çaio, gaizquia çure erditic ken deçaçunçat.
8 Çutan erabaqui bat nequea eta itsua ikusico duçunean odolean eta odolean, eguitecoan eta eguitecoan, leguenean eta leguenean; eta ikusico ditutzunean çure hirico atheetaco juieen boçac ez daudecila alde berera; jaiqui çaite eta igan çure Jainco Jaunac hautatu duqueen lekura.
9 Ethorrico çare Lebiren odoleticaco aphecen gana, eta orduan juie denaren gana: galdatuco dioçute eta hequiec erakutsico darotzute erabaquico eguia.
10 Eta eguiçu Jaunac hautatu duqueen lekuan buruco direnec erran eta irakatsi gucia.
11 Jaunaren leguearen arabera, eta hequien erabaquiari jarraiquico çare, ez escuin ez ezquer makurtu gabe.
12 Bainan hampurusquerian sarthuco dena, eta ordu hartan çure Jainco Jauna cerbitzatzen duen aphez-handiaren manua eta juiearen erabaquia onhetsi nahico ez duena, hila içan bedi guiçon hura, eta gaizquia Israeldic ken çaçu:
13 Eta ençutearequin populu gucia icituco da, eta guerorat nihor hampurusqueriaz haz ez bedi.
14 Çure Jainco Jaunac ematera dihoaquiçun lurrean sarthua çaitequeenean, eta hartaz goçatzen, eta han egoten, erraten baduçu: Erregue bat eçarrico dut ene gainean, inguruco jendaqui guciec duten beçala:
15 Çure Jainco Jaunac çure anaien artetic hautatu duqueena eçarrico duçu. Ecin eguinen duçu erregue berce jendaqui bateticaco guiçon bat, çure anaia ez dena.
16 Eta eçarria içan ondoan, ez du çalditze handi bat bilduco, eta ez du populua Eguiptora bihurraracico, bere çalditze handiaren lagunçarequin, bereciqui Jaunac manatu darotzuenean guehiago bide beraz ez itzulceco.
17 Ez ditu asco emazte içanen haren gogoa bilduco dutenac, ez-eta cilhar eta urhe meta gaitzic.
18 Bainan bere erreinuco alkian jarri ondoan iscribatuco du liburu batean beretzat legue huntaco Duteronoma, Lebiren leinuco aphecen ganic harturic copia bat:
19 Eta berequin içanen du, eta iracurtuco du bere bicico egun oroz, ikas deçan bere Jainco Jaunaren beldur içaten, eta haren manamendu eta ceremonia leguean manatuac direnen beguiratzen.
20 Eta haren bihotza hampurusquerian goiti ez bedi bere anaien gainean, eta makur ez bedi ez escuin aldera ez ezquerrera, lucez erreguina ditecen Israelen gainean bera eta bere semeac.