1 Ençuten baduçu ordean çure Jainco Jaunaren minçoa, bethetzen eta beguiratzen badituçu haren manamendu guciac, nic egun meçutzen darozquitzudanac, çure Jainco Jaunac gorago eçarrico çaitu lurraren gainean hedatzen diren jendaqui guciac baino.
2 Eta benedicione hautchec guciac çure gainera ethorrico dira eta iratchiquico çaizquitzu, baldin bizquitartean haren manamenduei beguiratzen baçare.
3 Benedicatua çu hirian, eta benedicatua bazterretan.
4 Benedicatuac çure sabeleco fruituac, çure lurreco fruituac, çure acienden fruituac, çure abere larrizco arthaldeac, eta çure hespiletaco ardiac.
5 Benedicatua çure selharua, eta benedicatua çure manca.
6 Benedicatua içanen çare sarcean eta ilkitzean.
7 Jaunac trumbilca çure aitzinean erorraracico ditu çure contra jaiquico diren etsaiac: bide batez ethorrico dira çure contra, eta çazpiz eguinen dute ihes çure beguitharteari.
8 Jaunac benedicionea igorrico du çure arnoteguiaren gainera, eta çure escuetaco lan gucien gainera, eta hartuco duçun lurrean benedicatuco çaitu.
9 Jaunac beretzat çutan eraiquico du populu bat saindua, cin eguin içan darotzun beçala, baldin çure Jainco Jaunaren manamenduac beguiratzen badituçu, eta haren bideetan ibilcen baçare.
10 Eta lurreco populu guciec ikusico dute Jaunaren icena deithua dela çure gainera, eta çure beldur içanen dira.
11 Jaunac gaindiaracico çaitu ontasun guciz, çure sabeleco fruituez, çure acienden fruituez, eta çure aitei cin eguinez çuri emateaz aguindu cioten lurreco fruituez.
12 Jaunac idequico du bere aberastasun handienetaco kutcha, cerua, lurrari uriaren emateco bere aroan; eta benedicatuco ditu çure escuetaco lan guciac. Eta asco jendaquiri maileguz emanen duçu, eta nihoren ganic ez duçu maileguz hartuco.
13 Jaunac eçarrico çaitu buruan, eta ez buztanean; eta bethi gainean içanen çare, eta ez azpian; baldin bizquitartean ençuten baditutzu çure Jainco Jaunaren manamenduac, nic egun meçutzen darozquitzudanac, beguiratzen badituçu eta bethetzen,
14 Eta hequietaric ez baçare makurcen, ez escuin ez ezquer, eta ez baçare jainco arrotzei jarraiquitzen, eta cerbitzatzen ez badituçu.
15 Bainan ençun nahi ez baduçu çure Jainco Jaunaren hitza beguiratzeco eta bethetzeco haren manamendu, eta ceremonia, nic çuri egun meçutzen darozquitzudanac, madaricione hauquiec oro ethorrico dira çure gainera, eta iratchiquico çaizquitzu.
16 Madaricatua içanen çare hirian, madaricatua bazterretan.
17 Madaricatua çure selharua, eta madaricatua çure manca.
18 Madaricatuac çure sabeleco fruitua eta çure lurreco fruitua, çure idiarthaldeac eta ardi-arthaldeac.
19 Madaricatua içanen çare sarcean, eta madaricatua ilkitzean.
20 Jaunac çure gainera igorrico ditu gosetea eta erromeseria, eta madaricionea eçarrico du eguinen ditutzun lan gucietan, leher eta laster gal çaitzan arteo, çure eguitate guciz tzarren gatic, ceinetaz bazterrerat utzi bainauçu.
21 Jaunac iratchic beçaçu içurritea, goçatzera sarthu çaren lurretic sunsiaraz çaitzan arteo.
22 Jaunac jo beçaitza erromestasunaz, sukarraz eta hotzaz, beroaz eta saphaz, aire ustelaz eta herdoaz, eta ondotic jarraic bequiçu, gal çaitecen arteo.
23 Çure gainean den cerua içan bedi cobrez, eta oincatzen duçun lurra burdinaz.
24 Jaunac çure lurrari uritzat eman beço herrautsa, eta cerutic çure gainera hautsa eror bedi, leher çaitecen arteo.
25 Trumbilca çure etsaien aitzinean erorcen çarela, Jaunac hequien escuetara eman beçaitza; bide batez ilki becedi hequien contra, eta çazpiz ihes eguin beçaçu, eta barraiatua içan becedi lurreco erresuma gucietan.
26 Çure hiliquia içan bedi ceruco hegastinen eta lurreco abere basen hazcurri, eta hequiec haiçatuco dituenic nihor içan ez bedi.
27 Jaunac jo beçaitza Eguiptoco çauriaz, çaragarrez eta hatzez çure gorphutzeco alderdi ceintaric ilkitzen baitzaitzu ongarria, halai non ecin sendatuco baitzare.
28 Jaunac jo beçaitza çorotasunaz, itsutasunaz eta izpirituco erhotasunaz;
29 Eta egüerditan haztaca ibil becedi itsua bere ilhumbeetan ibilcen ohi den beçala, eta ez betzatzu çure bideac atzeman. Bici gucian belçatua içan becedi eta borcharen-pean çaphatua, eta norc libra içan ez beçaçu.
30 Emazte har beçaçu, eta çutaz berce batec harequin lo eguin beça; etchea eguin beçaçu, eta ez becedi hartan egon; mahastia landa beçaçu, eta çuc mahatsa ez beçaçu bil.
31 Çure idia çure aitzinean imolatua içan bedi, eta çu ez becedi içan hartaric jale; çure astoa har beçaçute aitzinetic, eta ez beçaitzu bihurtua içan, çure ardiac emanac içan beitez çure etsaiei, eta norc lagun ez beçaçu kausi.
32 Çure semeac eta alabac berce populu bati emanac içan beitez, çure beguiec ikusten dituztelaric eta hequien beguira iraunguiac daudecelaric egunaren buru batetic bercera, eta çure escuan indarric içan ez bedi.
33 Ez daquiçun populu batec irets betza çure lurreco fruituac eta çure neke guciac; eta bethi içan beçaite calomniaren jasaile, eta çaphatua egun oroz,
34 Eta çure beguiec ikusico dituzten gucien beldurrac harritua.
35 Jaunac çauriric gaixtoenaz jo beçaitza belhaunetan eta aztaletan, eta ecin senda becedi oin çolatic buru cascoraino.
36 Jaunac eramanen çaituzte çu eta çure gainean eçarri duqueçun erreguea çuc eta çure arbasoec ez daquiçuen jendaqui batera: eta han cerbitzatuco dituçu jainco arrotzac, çura eta harria.
37 Eta içanen çare galdua, erranquiçun eta irrigarri bat populu guciençat, ceinetara eramanen baitzaitu Jaunac.
38 Haci hainitz arthiquico duçu lurrera, eta guti bilduco, ceren xartalec iretsico baitituzte oro.
39 Mahastia landatuco duçu eta haitzurtuco, eta ez duçu arnoric edanen, ez-eta hartaric deusere bilduco, ceren harrec xahutuco baitute.
40 Olibac içanen ditutzu çure eremu gucietan, eta etzare olioz gançutuco. ceren ixurico eta galduco baitira.
41 Semeac eta alabac içanen ditutzu, eta etzare hequietaz goçatuco, ceren gathibu eramanac içanen baitira.
42 Herdoac iretsico ditu çure çuhaitz guciac eta çure lurreco fruituac.
43 Çurequin lur berean dagoen arrotza iganen da çure gainera, eta gorago içanen da; çu ordean jautsico çare eta içanen çare beherago.
44 Çuc hari maileguz hartuco dioçu, eta ez dioçu maileguz emanen. Hura içanen da buruan, eta çu içanen çare buztanean.
45 Eta madaricione horiec guciac ethorrico dira çure gainera, jarraiquico çaizquitzu eta iratchiquico xahu çaitecen arteo, ceren ez duçun nahi içan ençun çure Jainco Jaunaren hitza eta beguiratu meçutu darozquitzun manamenduac eta ceremoniac.
46 Eta çure baithan eta çure ondoregoa baithan mendeen mendetaraino içanen dira ikuscari eta sendagaila harrigarriac,
47 Ceren çure Jainco Jauna cerbitzatu ez duqueçun bozcariotan eta çure bihotzeco goiheratasunean, gauça orotaco nasaicia gatic.
48 Jaunac igorrico darotzun etsaia, gosean, egarrian, buluztasunean, eta escasia orotan cerbitzatuco duçu, eta burdinazco uztarri bat eçarrico du çure lephoaren gainean leher çaitzan arteo.
49 Jaunac urrundanic eta lurraren berce burutic çure gainera erakarrico du jendaia bat, hegaldaca oldarrean heldu den arranoa iduri, eta ceinaren minçaia ecin ençunen baituçu;
50 Jendaia guciz oçarra, ikustateric içanen ez duena çaharrarençat, ez-eta urricalmenduric haurttoarençat;
51 Eta iretsico dituenac çure acienden fruitua eta çure lurreco fruituac, leher eguin deçaçun arteo; eta utzico ez darotzuna ez oguiric, ez arnoric, ez olioric, ez idi-arthalderic, ez ardi-arthalderic, gal çaitzan arteo,
52 Eta xahu çaitzan çure hiri gucietan, eta lurrerat arthiquiac içan ditecen çure harrasi hazcar eta gorac, ceinetan baitzinduen çure sinhestea çure lur gucian. Çure Jainco Jaunac emanen darotzun lurreco hiri gucietan sethiatua içanen çare;
53 Eta çure etsaiac jasanaracico darozquitzun hestura, hagoetan, janen duçu çure sabeleco fruitua, eta çure Jainco Jaunac çuri emanicaco semeen eta alaben haraguietaric.
54 Çure baithaco guiçon beratz eta guciz atseguinqueriaçalea bekaitz içanen çaioete bere anaiari eta bere bulharraren gainean lo eguiten dioen emazteari,
55 Eta ez diote eman nahico bere semeen haraguietaric, ceinetaric berac janen baitu, berceric ez içanez, çure etsaiec çure hiri gucietan jasanaracico darozquitzun sethio, gosetetan.
56 Emaztequi mimbera eta beratza, lurrean ibil etzaitequeena eta çangoa lurraren gainean eman etzeçaqueena, bere guriqueriaren eta mimberatasunaren handiz, aldean lo eguiten dioen senharrari bekaitz içanen çaio bere seme, alaben haraguietaric,
57 Eta ixtapetic atheratzen diren ondocoen ciquinquerietaric, eta orduan sorthuco çaizcoen haurren haraguitic: ecen ixilca janen dituzte gauça gucien escasiaz, çure etsaiac çure hirietan jasanaracico darozquitzun sethio, hagoetan.
58 Çaincen eta bethetzen ez baditutzu liburu huntan iscribatua den legue huntaco hitz guciac, eta haren icen ospetsu eta ikaragarriaren, erran nahi da çure Jainco Jaunaren beldur ez baçare,
59 Jaunac berhatuco ditu çure çauriac, çure ondoregoaren çauriac, çauri handiac eta iraupenecoac, gaitz guciz gaixtoac eta akabançagabeac.
60 Eta laztu çaituzten Eguiptoco içurri guciac bihurtuco ditu çure gainera, eta iratchiquico çaizquitzu.
61 Gaineraco, erkidura guciac, eta legue huntaco liburuan iscribatuac ez diren çauriac, Jaunac çure gainera jautsaracico ditu, herrauts çaitzan arteo:
62 Eta guttitto gueldituco çarete, çuec lehenago ceruco içarrac becembat cinetenac çuen osteaz, ceren ez duçun ençun çure Jainco Jaunaren minçoa.
63 Eta nola lehenago Jaunac çuen gainean atseguin hartu baitzuen, çuei ongui eguinez eta çuec berhatuz, hala atseguin hartuco du çuen xahutzen eta galcen, ecezta çaitzaten goçatzera cihoazten lurretic.
64 Jaunac barraiatuco çaitu populu gucietan, lurraren bazter batetic bercera; eta han cerbitzatuco ditutzu jainco arrotz, çuc eta çure arbasoec eçagutzen ez ditutzuenac, çura eta harria.
65 Jendaqui hequietan ere ez da çuretzat soseguric içanen, ez-eta çure oinhatzarençat sesuric. Jaunac ecen emanen darotzu bihotz ikarati bat, eta begui iraunguitzen diren batzuec, eta grima bat atsecabez hiratua.
66 Eta çure bicia içanen da dilindan beçala çure aitzinean. Beldurretan egonen çare gau eta egun, eta bici çarela etzaitzu idurituco.
67 Goicean erranen duçu: Norc emanen darot niri arratsa? Eta arratsean: Norc emanen darot niri bihar-goiça? çure bihotzeco icialdurac ikaran iduquico çaituena gatic, eta çure beguiec ikusico dituztenac gatic.
68 Jaunac uncitan bihurtuco çaitu Eguiptora, ceintaraco bideaz erran içan baitarotzu hura çure beguiz ez duçula guehiago ikusico. Han çure etsaiei saldua içanen çare muthilçat eta nescatotzat, eta norc eros ez da içanen.