19 Abiaruric beraz Horebetic, iragan guinen ikusi duçuen mortu handi eta ikaragarria barna, Amorhearraren mendico bideaz, gure Jainco Jaunac manatu içan çarocun beçala. Eta Cadesbarnera heldu içan guinenean,
20 Erran narotzuen: Helduac çarete Amorhearraren mendira, ceina eman gogo baitarocu gure Jainco Jaunac.
21 Icusaçue çuen Jainco Jaunac ematen darotzueten lurra; igan çaizte eta goça çaçue, gure Jainco Jaunac çuen arbasoei erran dioten beçala: ez içan beldurric, deusec-ere ez betzazte harri.
22 Orduan hurbildu cinezten guciac ni gana eta erran cinarotedan: Igor detzagun guiçonac lurraren beguiztatzera; eta erakuts biaçagute cein bidetaric igan behar garen eta cein hiritara eguin behar dugun.
23 Eta nola solas hori ene gogaraco baitzen, igorri nituen çuetaric hamabi guiçon, leinu bakotchetic bat,
24 Ceinac bideari lothuric eta mendietara iganic, goan baitziren Mahats-mulkoco haraneraino; eta lurra beguiz jo ondoan,
25 Hango fruituetaric harturic, erakustecotzat lurraren aberastasuna, gutara ekarri cituzten eta erran çarocuten: Ona da gure Jainco Jaunac eman gogo darocun lurra.