23 Eta nola solas hori ene gogaraco baitzen, igorri nituen çuetaric hamabi guiçon, leinu bakotchetic bat,
24 Ceinac bideari lothuric eta mendietara iganic, goan baitziren Mahats-mulkoco haraneraino; eta lurra beguiz jo ondoan,
25 Hango fruituetaric harturic, erakustecotzat lurraren aberastasuna, gutara ekarri cituzten eta erran çarocuten: Ona da gure Jainco Jaunac eman gogo darocun lurra.
26 Eta etzineten igan nahi içatu, bainan gure Jainco Jaunaren hitzari sinhetsgaitz,
27 Çuen olhetan eraunsiaca haritu cineten, eta erran cinuten: Jaunac higüin gaitu, eta hargatic erakarri gaitu Eguiptoco lurretic, gure arthiquitzeco Amorhearraren escura eta gure xahutzeco.
28 Norat iganen gare? mandatariec laztu dute gure bihotza, erranez: Oste gaitza da han, eta irazquiz gu baino larriagoa; hiriac handiac dira eta ceruraino hazcartuac: han ikusi ditugu Enaquen semeac.
29 Eta erran narotzuen: Ez betzaizte ici, eta ez içan hequien beldurric.