32 Eta halere etzinduten sinhetsi çuen Jainco Jauna,
33 Bidean çuen buruan ibili dena, eta çuen campac landatu behar cinduzten toquia bereci duena, gabaz çuei bidea erakusten çuelaric suaz, eta hedoiezco habeaz egunaz.
34 Eta Jaunac aditu çuenean çuen erasietaco haroa, samurturic cin eguin çuen eta erran:
35 Guiçaldi guciz gaixto huntaco guiçonetaric nihorc ez du ikusiren lur on, cin eguinez çuen arbasoei aguindu nuen hori.
36 Lekat Calebec Jephonen semeac; ecen harec ikusiren du, eta hari emanen diot oin-petan erabili duen lurra eta haren semeei ere, ceren jarraiqui içan den Jaunari.
37 Eta ez da harritzeric populuaren alderaco gaitzidura hortaz, ene alderat ere çuen gatic samurturic erran duenaz gueroz: Ez-eta çu ere etzare han sarthuco;
38 Bainan Josue Nunen semea, çure cerbitzaria, sarthuco da çure orde; gogoa bero çoçu, hazcar çaçu, ecen harec Israeli çortera çathituco dio lurra.