12 Eta orai, Israel, cer galdatzen darotzu çure Jainco Jaunac, baicic-ere içan deçaçun çure Jainco Jaunaren beldurra eta ibil çaitecen haren bideetan, maitha eta cerbitza deçaçun çure Jainco Jauna çure bihotz oroz eta çure arima guciz,
13 Eta beguira detzatzun Jaunaren manamendu eta ceremonia nic egun meçutzen darozquitzutanac, ongui hel daquiçunçat?
14 Ikusten duçu çure Jainco Jaunarenac direla cerua, eta ceruco cerua, lurra eta lurrean diren guciac:
15 Eta bizquitartean çure aitequin bat eguin da Jauna, eta maithatu ditu, eta hautatu ditu hequien ondocoac hequien ondotic, erran nahi da çuec, populu gucien artetic, egun froga eguiten den beçala.
16 Ingurebac eçaçue beraz çuen bihotza eta ez beçaçue gogor guehiago çuen burua;
17 Ceren çuen Jainco Jauna baita jaincoen Jaincoa, jaunen Jauna, Jainco handi, ahaldun eta ikaragarria, ceina nor nor den, ez-eta emaitzei beguiratzen ez baita.
18 Alhargunari eta umeçurçari çucena bihurcen diote, maite du arrotza eta ematen dio jatecoa et jaunztecoa.