8 Ordu hartan Jaunac bereci çuen Lebiren leinua Jaunaren batasuneco arkaren erabilceco, eta haren aitzinean jarceco eguimbidetan, eta haren icenean benedicatzen haritzeco egungo eguna arteo.
9 Horren gatic Lebic ez du içatu ez çathiric ez ontasunic bere anaiequin, ceren Jauna bera baita haren ontasuna, çure Jainco Jaunac aguindu cioen beçala.
10 Bada, ni mendian egotu nincen, aitzinean beçala, berrogoi gau-egunez: eta Jaunac aldi hartan ere ençun ninduen, eta etzintuen galdu nahi içan.
11 Eta erran çarotan niri: Çoaci, eta populuaren buruan ibil çaite, sar ditecen eta goça deçaten lurra, ceina emanen diotedala cin eguin baitiotet horien aitei.
12 Eta orai, Israel, cer galdatzen darotzu çure Jainco Jaunac, baicic-ere içan deçaçun çure Jainco Jaunaren beldurra eta ibil çaitecen haren bideetan, maitha eta cerbitza deçaçun çure Jainco Jauna çure bihotz oroz eta çure arima guciz,
13 Eta beguira detzatzun Jaunaren manamendu eta ceremonia nic egun meçutzen darozquitzutanac, ongui hel daquiçunçat?
14 Ikusten duçu çure Jainco Jaunarenac direla cerua, eta ceruco cerua, lurra eta lurrean diren guciac: