23 Jaunac xahutuco ditu jendaia horiec oro çuen beguien aitzinean, eta nausituco çarete çuec baino guehiago eta hazcarrago direnez.
24 Çuen oinac oincatuco duen lur gucia çuena içanen da. Çuen mugac içanen dira mortutic eta Libanetic, Ufrateco ibai handitic iguzqui-sarceco itsasoraino.
25 Nihorc ez du çuen aitzinean iharduquico: çuen Jainco Jaunac çuen beldurra eta ikara hedatuco ditu oincatzera cihoazten lur ororen gainean, çuei erran içan darotzuen beçala.
26 Huna non egun çuen aitzinean ematen ditudan benedicionea eta madaricionea;
27 Benedicionea, baldin ethordun içaten baçarete çuen Jainco Jaunaren manamenduei, egun nic meçutzen darozquitzuetanei;
28 Madaricionea, baldin çuen Jainco Jaunaren manamenduei bihurri eguiten badioçuete, ilkitzen baçarete nic egun erakusten darotzuetan bidetic, eta eçagutzen ez ditutzuen jainco arrotzen ondotic ibilcen baçarete.
29 Bada, çuen Jainco Jaunac sarraracico çaituztenean egoteco cihoazten lurrean, benedicionea atheratuco duçue Garicimgo mendi gainean, madaricionea Hebalgo mendian,