1 Jauna bethe behar ditutzuen manamendu eta erabaquiac çuen aiten Jainco Jaunac eman gogo darotzuen lurrean, hura goça deçaçuençat lurraren gainean ibiliren çareten egun gucietaco.
2 Azpicoaz-gora eçar çatzue leku guciac ceinetan nausitzera cihoazten lurreco jendeec adoratu baitituzte beren jaincoac mendi goretan eta munhoetan, eta çuhaitz hostotsu gucien azpian.
3 Xehaca çatzue hequien aldareac, porrosca guiça-moldeac, suz erre lucuac, eta idolac çathica: hequien icenac ecezta çatzue leku hequietaric.
4 Halacoric ez dioçu eguinen çure Jainco Jaunari:
5 Bainan ethorrico çarete çuen Jainco Jaunac çuen leinu orotaric hautatu duen lekurat han bere icenaren eçarceco eta bere egoitzaren eguiteco;
6 Eta leku hartan escainico ditutzue çuen holocaustac eta bitimac, çuen escuetaco lanen fruituetaco hamarrenac eta picainac, çuen botu eta emaitzac, idietaco eta ardietaco lehen-sorthuac.
7 Eta han janen duçue çuen Jainco Jaunaren aitzinean, eta boztuco çarete, çuec eta çuen etchecoac, çuen Jainco Jaunac benedicatu dituen çuen escuetaco lan guciez.