7 Urrunetic edo hurbiletic lurraren buru batetic bercera gure inguruan diren jendaqui gucienac;
8 Ez becedi haren erranetara eror, ez beçaçu ençun, eta çure beguiac ez beço barka etzaquizquioençat urrical eta gorde ez deçaçun,
9 Bainan han berean hil çaçu; çure escua içan bedi lehena haren gainean, eta guero Loth bequio populu guciarena.
10 Harrica leherturic hilen da, ceren nahi içan çaituen iraici çure Jainco Jauna ganic, Eguiptoco lurretic eta gathibutasuneco etchetic atheratu çaituena ganic:
11 Hori aditzean Israel gucia lotsa dadiençat, eta nihorc ez deçan guehiago halacoric eguin.
12 Çure Jainco Jaunac çure egoitzaren eguiteco emanen darozquitzun hirietaric batean aditzen badituçu cembaitac erraten:
13 Belialen semeac çure erditic ilki dira, eta beren hirico egoiliarrac makurraraci dituzte, eta erran diotete: Goacen eta cerbitza detzagun eçagutzen ez ditutzuen jainco arrotzac: