1 Içan çaizte çuen Jainco Jaunaren seme: ez duçue çuen buruei ebaquiduraric eguinen, eta ileac ez ditutzue deithoreetan murriztuco;
2 Ceren çaquizquioen çure Jainco Jaunari populu bat saindua, eta lurraren gainean diren jendaia gucien artetic hautatu çaituen içan çaitzan populu bere-bere bat.
3 Lohi diren gaucetaric janen ez duçue.
4 Hauquiec dira jan behar ditutzuen abereac, idia, ardia eta ahunça,
5 Orena, eta orkatza, bafidia, orenahunça, basahunça, oriça, jirafa.
6 Janen duçue edocein abere hatza bi aldetara urratua duena, eta ausnarrean haritzen dena.