18 Pelicanoa, caradriona, cein bere motan; basoilarra ere eta gau-ainhara.
19 Eta lurraren gainean herrestatzen diren eta hegalac dituzten guciac lohi içanen dira eta ez da hequietaric janen.
20 Xahu diren guciac jan çatzue.
21 Bainan bere baitaric hil dena, ez hartaric jan. Çure atheen barnean den arrotzari emoçu jateco, edo sal çoçu; ceren çu baitzare çure Jainco Jaunaren populu saindua. Ez duçu pittica erreco bere amaren esnean.
22 Urthe bakotch, berecico duçu lurrean sorcen diren çure fruitu gucien hamargarrena.
23 Lure Jainco Jaunaren aitzinean, bere icena deithua içateco hautatu duqueen toquian, janen dituçu çure ogui, arno eta olioaren hamargarrena, eta idietaco eta ardietaco lehen-sorthuac, ikas deçaçun çure Jainco Jaunaren icenaren noiznahiden beldur içaten.
24 Bainan bidea luceegui, eta çure Jainco Jaunac hautatu duen lekua urrunegui ditaqueenean, eta çure Jainco Jaunac çu benedicatu, eta çuc hari erran guciac ecin eraman,