21 Bainan bere baitaric hil dena, ez hartaric jan. Çure atheen barnean den arrotzari emoçu jateco, edo sal çoçu; ceren çu baitzare çure Jainco Jaunaren populu saindua. Ez duçu pittica erreco bere amaren esnean.
22 Urthe bakotch, berecico duçu lurrean sorcen diren çure fruitu gucien hamargarrena.
23 Lure Jainco Jaunaren aitzinean, bere icena deithua içateco hautatu duqueen toquian, janen dituçu çure ogui, arno eta olioaren hamargarrena, eta idietaco eta ardietaco lehen-sorthuac, ikas deçaçun çure Jainco Jaunaren icenaren noiznahiden beldur içaten.
24 Bainan bidea luceegui, eta çure Jainco Jaunac hautatu duen lekua urrunegui ditaqueenean, eta çure Jainco Jaunac çu benedicatu, eta çuc hari erran guciac ecin eraman,
25 Oro salduco ditutzu eta dirutara bihurtuco, eta dirua escuan goanen çare çure Jainco Jaunac hautatu duqueen lekura:
26 Eta diru hartan erosico duçu nahi duçuna, edo idi, edo ardi, orobat arnoa eta buztinoa eta gura çaren gucia: eta janen ditutzu çure Jainco Jaunaren aitzinean, eta atseguin hartuco duçue çuc eta çure etcheac,
27 Eta çure atheen barnean den lebitarrac: berautzu utz hura, ceren ez baitu berce ikustecoric çure ontasunean.